eguraldia -
Eguraldia
Bertan behera utzi dute euri zaparradengatik ezarritako alerta laranja
Hain zuzen ere, ordubetean 30 l/m2 baino gehiago bota zezakela ohartarazi zuen Herrizaingo Sailak.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak bertan behera utzi du euri zaparrada mardulak direla eta ezarritako alerta laranja. Hain zuzen ere, ordubetean 30 l/m2 baino gehiago bota zezakela eta trumoi-ekaitzak izateko eta txingorra botatzeko probabilitatea handia zela ohartarazi zuten.
Gaur giro goibela eta euritsua izango dugu. Euri gehiena egunaren lehen partean egingo du, eta orduan etengabe bota dezake zenbait txokotan. Goizaldean trumoiak joko duenik ezin dugu baztertu eta zenbait puntutan zaparradak mardulak izan daitezke. Arratsaldean euria urriagoa izango da lurralde osoan.
Ipar-mendebaldeko haizearekin eta hodei geruzarekin tenperaturak behera egingo du eta eguneko tenperatura epelenak, oro har, 15-18 ºC artean kokatuko dira.