eguraldia
Euriagatik alertan
Erredakzioa
Udaleko krisi mahaia egoera aztertzeko bilduta egongo da. Herritarrei autoak garajeetatik eta Gobela ibai ertzetik aldentzeko gomendioa egin diete, besteak beste.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Babes Zibileko zuzendaritzak ezarritako alerta laranja dela eta, Getxoko Udalak Larrialdi Plana jarri du martxan eta egoera aztertzeko krisi mahaia deitu du.
Uholdeak jasateko arrisku gehien den tokietan zaintza areagotu dute eta, badaezpada, autoak garajeetatik eta Gobela ibai ertzetik aldentzeko eskatu diete bizilagunei.
Halaber, eherritarrei komunikabideek diotenari adi egoteko eskatu diete aurreikusitako euriteen bilakaera jarraitzeko.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa