Hamaika Bertute taldeak lau urte koxkor bete ditu eta kantuan ospatu dute Oñatin. Iraia Elias eta Asier Baglietto aktoreek lagundu diete euren bertso jarduna tabuetatik askatzen.Karlos Aizpuruak aurkeztuta, bertso saio didaktikoa egin dute Beran Miel Mari Elosegi Luzek, Julen Zelaietak, Xabier Terrerosek, Iñigo Olaetxea Makukok, Eneko Lazkozek, Estitxu Arozenak eta Julio Sotok. Zazpi bertsolariak arituko dira astehondarrean abiatuko den Nafarroako bertsolari txapelketan.Erreportajean: Mintzola. Azaroan aurkeztu zuten Mintzola Ahozkotasunaren Lantegia. Subijana etxean, Villabonan, dago Mintzola eta esan ere Mintzola esaten diote bertan biltzen direnek egoitzari. Hitzetik Hortzerakoek Mintzolako ganbaran dute erredakzioa eta beheko solairura jatsi baino ez dute egin behar izan Josune Zabala Mintzolako zuzendaria gidari hartu eta ahozkotasuna lantzeko gunea erakusteko eskatzeko. Erreportaje mardula atera zaie Zabalaren azalpenak adituek ahozkotasunaz egindako hausnarketekin onduta.Maizpide euskaltegiko ikasleentzat egindako bertso-afariko irudiak ere bildu dituzte. Eusebio Igartzabal eta Mikel Mendizabal han kantari.Erantsungo inauteriak izaten dira gurean ospatzen diren lehenbizikoetakoak. Urte batzuk badaramatzate Aitor Mendiluzek eta Anjel Mari Peñagarikanok elkarrekin eginaz Eratsungo erronda inauteritan. Aurten bikingo eta Erdi Aroko gerlari mozorrotu dituzte.Ohiko gainerako atalak kurioso geratu dira asteon ere: Lazkao Txiki zuri-beltzekoan kinielari kantuan eta HH ZAPPINGean Egañak eta Amurizak Oteitzari botatako ale eder batzuk.Ostegunean 22:00etan ETB3n, igandean 15:00etan ETB1n eta noiznahi eitb.comen.