Politika
Jaurlaritzaren proposamena
Erakundeek ezin izango dute kudeaketa lorpenen publizitaterik egin
Erredakzioa
Dagoeneko lege-proiektua arbuiatu dute hiru foru aldundiek, euren publizitate kanpainak arautzeko eskumena dutela uste dutelako.
Testua onartu du gaur Gobernu Kontseiluak, eta Eusko Legebiltzarrari igorriko dio orain, bertan eztabaidatzeko eta behin betiko onartzeko.
Dagoeneko lege-proiektua arbuiatu dute hiru foru aldundiek, euren publizitate kanpainak eta erakunde komunikazioa arautzeko eskumena dutela uste dutelako.
Eusko Jaurlaritzak onartutako lege-proiektuak erakundeen kanpainei mugak jartzen dizkie: Eusko Jaurlaritzari, foru aldundiei eta euskal udalei.
Debekua
Horrela, arauak kudeaketa lorpenen publizitate kanpainak egitea debekatzen du espreski, hau da, "gobernu baten lorpenak goraipatzea" xede duten kanpainek ez dute lekurik izango.
Era berean, hauteskundeetan, erreferendumetan edo herri galdeketatan egiten diren erakunde kanpainei arau espezifikoak ezarriko dizkie.
Sailarteko batzordea
Erakundeen kanpainen kontrola egiteko publizitate eta komunikazio sailarteko batzorde bat sortuko dute. Eusko Jaurlaritzak eta gainerako erakundeek urtean zehar egin behar dituzten kanpainen egitasmo bat egingo du urtero batzordeak.

