Politika -

Arabako Foru Aldundia

Arruabarrena eta Erkiaga, EAko bi diputatu kaleratuen ordezkoak

2011ko aurrekontuen proiektuari bederatzi zuzenketa egin ostean, Xabier Agirrek Mikel Mintegi eta Lorena Lopez kanporatu zituen azaroaren 26an.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malentxo Arruabarrena EAJk Gasteizko Udalean duen bozeramailea eta Andoni Erkiaga Arabako Lanak erakunde publikoko zuzendaria izango dira EAko bi diputatu kaleratuen ordezkoak, Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak iragarri duenez.

Mikel Mintegi Ingurumen diputatua eta Lorena Lopez Kultura diputatua ordezkatuko dituzte Erkiagak eta Arruabarrenak.

2011ko aurrekontuen proiektuari bederatzi zuzenketa egin ostean, Xabier Agirrek EAko diputatu biak kanporatu zituen, azaroaren 26an.

Zuzenketarik eginez gero EAko diputatuak kanporatu eta Arabako Aldundiko gobernu akordioa apurtuko zuela ohartarazi zuen Agirrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea