Politika -

Asturiasen

Patxi Lopez: 'ETAk galdu egin du, demokratek irabazi dugu'

Lehendakariak 'Rafael Riego' askatasunaren VII. Saria jaso du Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentearekin batera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ''ETA gailenduta dagoela'' esan du eta gainera, lehendakariaren ustez, ETAk jakin badaki "indarkeria erabilita ezer ere" ez duela lortuko.

Hala ere, EAEn "behin betiko" askatasuna izateko denbora behar dela onartu du lehendakariak baina, honen harian, "dwemokratek irabazi egin dugula" azpimarratu nahi izan du.

Patxi Lopezek ''Rafael Riego'' Askatasunaren VII. Saria jaso eta gero egin ditu adierazpen horiek. Saria Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentearekin partekatu du. Lehendakariak ez du kazetarien galderei erantzun nahi izan ez ekitaldiaren aurretik eta ez ondoren.

PSE-PP ituna

Horrez gain, Patxi Lopezek PSE eta PPk Euskadin duten akordioa balioetsi nahi izan du. Bere esanetan, biak alderdi "oso ezberdinak" izan arren, "guztion askatasuna" defendatzeko ados jartzeko gai izan dira.

Patxi Lopezek adierazi duenez, Euskadiko kaleetan ez dago terroristen aldeko kartelen arrastorik; horren ordez, "irmotasun demokratikoa" dago. Era berean, bere hitzaldia politika "duintzeko" erabili du, "jendeak bere bizitzaren inguruan erabakiak hartzeko duen tresna zintzoa" dela esanda.

Lehendakaria "hunkituta eta pozik" agertu da jasotako sariagatik, izan ere, Tuña herrian (berak eta Basagoitik saria jaso duten lekuan) denbora asko uigaro zuen haurtzaroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea