Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Gorena arratsaldean hasiko da Bilduren aurkako inpugnazioak aztertzen

Aldez aurretik, baina, Fiskaltzak koalizioaren zerrenda guztien aurkako inpugnazioak aurkeztuko ditu. Estatuko Abokatutzak atzo egin zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorena gaur arratsaldean hasiko da Bilduren hauteskunde zerrenden aurkako inpugnazioak aztertzen.

Estatuko Abokatutzak atzo aurkeztu zituen, eta Fiskaltzak gaur egingo du.

Bere inpugnazioetan, Abokatutzak adierazi du Bildu ETAren "B plana" eta ezker abertzaleak erakundeetara itzultzeko "tresna" dela.

Idatziaren arabera, 2008an erakundunde terroristak "indarrak batzeko" eta EArekin aliantza egiteko apustuaren ondorioa da koalizioa.

Estatuko zerbitzu juridikoek argudiatu dute legez kanpoko ezker abertzaleak "kudeatu, zuzendu eta koordinatu" egiten duela.

Testuinguru honetan, Patxi Lopez lehendakariak defendatu egin zituen atzo EA eta Alternatiba: "Ibilbide demokratiko argia dute, ez daude kutsatuta eta ez daude ETAren estrategian".

Hori horrela, Justiziak "zeregin zaila" duela adierazi zuen.

Epeak

Gaur amaituko da hauteskunde zerrendak inpugnatzeko epea. Ondoren, Gorenak larunbata baino lehen ebatzi beharko du Bilduren balizko helegitea.

Gorenak inpugnazioak onartuko balitu, Bilduren defentsak Konstituzionalera joko luke, eta auzitegi horrek hiru eguneko epea izango luke azken erabakia hartzeko.

Dena dela, hauteskunde legearen azken erreformaren ondorioz, Gobernuak eta Fiskaltzak hauteskunde kanpainan ere inpugnatu ditzakete zerrendak. Hala egingo balute, maiatzaren 5 arteko epea izango lukete, Gorenak maiatzaren 15 artekoa, eta Konstituzionalak hilabete horretako 20 artekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea