2025ko elkartasun maratoia, zahartze osasuntsurako diru-bilketa - EITB Maratoia

EiTB MARATOIA

07:59

EiTB MARATOIA

EITB MARATOIA

Aurtengo iragarkia estreinatu du EITB Maratoiak: "Euskal rock n' roll", ondo eta luze bizitzearen alde

EITB

Nagusilan elkarteko boluntarioak dira bideoan protagonista, eta twist solidario erraldoia proposatzen digute, Niko Etxarten abesti mitikoaren doinuarekin. Bizitzari kantu eginez, belaunaldi guztiak batuko dituen kanpaina izan nahi du.

0:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Apurka-apurka, badator EITBren ekimen solidarioa eta, urtero bezala, iragarkia ere badu 2025eko EITB Maratoiak. Hondarribian, Irunen eta Donostian grabatuta, Nagusilan elkarteko boluntarioak ditu protagonista: María José, Encarni, José Ignacio, Gema, Gloria, Javier, Pamela, Begoña, Juan Jose, Arantxa, Mari Jose, Juani, Mayenia eta Rebecca. Belaunaldi gazteagoko lagunekin batera, Niko Etxart abeslari ezagunaren Euskal rock n' roll kantu mitikoa dantzatu dute: kozinatzen, egongelan, autobus geltokian, lagunekin arrantzan, frontoian… twist solidario erraldoia, ondo bizitako bizitza luze baten alde.

Izan ere, aurten aukeratutako kausa ez da gaixotasun bat, gai zabalago bat baino: Zahartze osasuntsua. Bizi bedi bizipoza! lelopean, ondo bizitako bizialdi luze baten alde egin nahi du 2025eko EITB Maratoiak, modu positiboan. Modu osasungarrian zahartzea lehentasunezko gaietako bat dugu, gizarte- eta osasun-desafioa; eta, horretarako, ezinbestekoa da zahartzaroaren alorrean ikertzen eta berritzen jarraitzea. Gizartearen transformazioa helburuetako bat izanik, EITBk gu guztion laguntza lortu nahi du, bizitzari kantu eginez belaunaldiak batuko dituen kanpaina ikusgarri baten bitartez.

Abenduaren 18a izango da aurtengo EITB Maratoiaren egun handia; baina, jada, zabalik dago dirua emateko BIZUMa (dohaintza solidarioa: 33478)

Mugi gaitezen prebentzioaren eta ikerketaren alde, zahartze aktibo eta osasuntsu baten alde!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • EITB Taldea

Iruzkinak