Itxi

X-eitb maratoia-X

X-eitb maratoia-X

EiTB MARATOIA

BIOEFen eskutik

EITB Maratoia Euskaldunan izango da astearte honetan, BioBizkaiaren "Cuidarnos: Por dentro" ekitaldian

EITB

17:00etatik 19:30era izango da hitzordua, eta dibulgazio zientifikoko solasaldiak eta zuzeneko sukaldaritza eskainiko dira bertan, zahartze osasuntsuan arreta jarrita. EITB Maratoiaren aurtenGo kausa jendaurrean aurkezteko aukera paregabea izango da.

  • EITB Maratoia 2025

    EITB Maratoia 2025

EITB Maratoia Bilboko Euskalduna Jauregian izango da gaur arratsaldean, bertan zahartze osasuntsua ardatz duen ekitaldia egingo baitute 17:00etatik 19:30era. BIOEFek antolatuta, Laboral Kutxaren laguntzarekin, jardunaldiaren izenburua da "Cuidarnos: Por dentro", eta hesteetako mikrobiotak zahartze-prozesuan nola eragiten duen ezagutzera ematea du helburu. Aurrerapen zientifikoek erakutsi dute gure hesteetan bizi diren mikroorganismoek funtsezko zeregina dutela osasunean, sistema immunetik ongizate emozional eta kognitiboraino. Gaurko hitzorduan zehar, zenbait adituk azaldu egingo dituzte mikroorganismoen oreka egokia mantentzeko moduari buruzko azken aurkikuntzak, baita oreka hori zahartu ahala bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko faktorea nola izan daitekeen ere.

Aurten aukeratutako kausa zahartze osasuntsua da, Bizi bedi bizipoza! lelopean. Modu osasungarrian zahartzea desafioetako bat dugu gizarte eta osasun mailan; eta, horretarako, ezinbestekoa da zahartzaroaren alorrean ikertzen jarraitzea. Gizartearen transformazioa helburuetako bat izanik, EITBk gu guztion laguntza lortu nahi du, bizitzari kantu eginez, belaunaldiak batuko dituen kanpaina ikusgarri baten bitartez.

Abenduaren 18a izango da aurtengo EITB Maratoiaren egun handia; baina, jada, zabalik dago dirua emateko BIZUMa (dohaintza solidarioa: 33478)

Mugi gaitezen prebentzioaren eta ikerketaren alde, zahartze aktibo eta osasuntsu baten alde

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Maratoia 2024