Itxi

X-eitb maratoia-X

X-eitb maratoia-X

EiTB MARATOIA

12:30ean

EITB Maratoiak eta BBK Fundazioak dantzarako pista bat jarriko dute astearte honetan Bilbon

EITB

Herritarrek bertan "Euskal rock n' roll" dantzatzen duten bakoitzean diru-ekarpena igoko da kontagailu batera, eta BBK Fundazioak ekarpen hori guztia egingo dio aurtengo EITB Maratoiari. 12:30ean jarriko da martxan ekimena.

0:38
EITB Maratoia 2025

Astearte honetan, abenduak 9, EITB Maratoia kalera aterako da BBK Fundazioaren elkarlanean. Izan ere, dantzarako pista txiki bat jarriko du EITBk Bilboko Kale Nagusiko 19. zenbakian, Sala BBK aretoaren kanpoaldean; eta, bertan, aurtengo kausarekin bat egiteko aukera eskainiko da, zahartze osasuntsuaren ikerketaren alde, alegia.

Nola? Niko Etxarten "Euskal rock n 'roll" kantua dantzatuz eta dantza horrekin aurtengo diru-bilketari ekarpena gehituta. Zehazki, egiten dugun dantza bakoitzeko euroak gehituko zaizkio kontagailu bati; eta BBK Fundazioak ekarpena hori egingo dio aurtengo EITB Maratoiari.

Dantzarako pista 12:30ean irekiko da, Nora Sarasola BBK Gizarte Ekintzako zuzendariaren eta Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendariaren eskutik. EITB Maratoian parte hartu nahi duen orok 12:45etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egin ahal izango du, eta nahi adina aldiz parte hartu ahal izango da. Dantzarako pausoak jakitea edo ez da arazoa, tutorial bat egongo baita gu gidatzeko. Gainera, arratsaldean, Eleder Iglesias aktore eta komunikatzailea izango dugu bertan; eta Oier Agirre dantzaria, EITB Maratoiaren dantza tutorialaren protagonista, hainbat dantza-kiderekin batera. Ekipo batek irudi horietako batzuk grabatuko ditu, ondoren EITB Maratoiaren webgunera igotzeko.

Bizi bedi bizipoza! lelopean, zahartze osasuntsua da aurten aukeratutako kausa. Modu osasungarrian zahartzea desafioetako bat dugu gizarte eta osasun mailan; eta, horretarako, ezinbestekoa da zahartzaroaren alorrean ikertzen jarraitzea. Gizartearen transformazioa helburuetako bat izanik, EITBk gu guztion laguntza lortu nahi du.

Dohaintzak egin daitezke BIZUMen bidez (33478) eta doako telefono zenbakian 900 840 750 (11:00-22:00).

Mugi gaitezen prebentzioaren eta ikerketaren alde, zahartze aktibo eta osasuntsu baten alde.

Zuen zain izango gara, asteartean, Bilboko Sala BBK aretoaren kanpoaldean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Maratoia 2024