Itxi

X-eitb maratoia-X

X-eitb maratoia-X

EiTB MARATOIA

Elkartasuna

EITB Maratoiak eta BBK Fundazioak dantzarako pista bat jarri dute, gaur, Bilbon

EITB

Herritarrek bertan "Euskal rock n' roll" dantzatzen duten bakoitzean diru-ekarpena igoko da kontagailu batera, eta BBK Fundazioak ekarpen hori guztia egingo dio aurtengo EITB Maratoiari. 12:30ean jarriko da martxan ekimena.

  • EITB Maratoia

    EITB Maratoia

Astearte honetan, abenduak 9, EITB Maratoia kalera aterako da BBK Fundazioarekin elkarlanean. Izan ere, dantzarako pista txiki bat jarriko du EITBk Bilboko Kale Nagusiko 19. zenbakian, Sala BBK aretoaren kanpoaldean; eta, bertan, aurtengo kausarekin bat egiteko aukera emango da, zahartze osasuntsuaren ikerketaren alde, alegia.

Nola? Niko Etxarten "Euskal rock n' roll" kantua dantzatuz eta dantza horrekin aurtengo diru-bilketari ekarpena gehituta. Zehazki, egiten dugun dantza bakoitzeko hainbat euro gehituko dira kontagailuan; eta BBK Fundazioak ekarpen hori egingo dio aurtengo EITB Maratoiari.

Dantzarako pista 12:30ean irekiko da, Nora Sarasola BBK Gizarte Ekintzako zuzendariaren eta Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendariaren eskutik. EITB Maratoian parte hartu nahi duen orok 12:45etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egin ahal izango du, eta nahi adina aldiz parte hartu ahal izango da. Dantza zelan egin jakitea ez da arazoa, tutoriala izango da eta. Gainera, arratsaldean, Eleder Iglesias aktore eta komunikatzailea izango dugu bertan; eta Oier Agirre dantzaria, EITB Maratoiaren dantza tutorialaren protagonista, hainbat dantza-kiderekin batera. Ekipo batek irudi horietako batzuk grabatuko ditu, ondoren EITB Maratoiaren webgunera igotzeko.

Bizi bedi bizipoza! lelopean, zahartze osasuntsua da aurten aukeratutako kausa. Modu osasungarrian zahartzea desafioetako bat dugu gizarte eta osasun mailan; eta, horretarako, ezinbestekoa da zahartzaroaren alorrean ikertzen jarraitzea. Gizartearen transformazioa helburuetako bat izanik, EITBk gu guztion laguntza lortu nahi du.

Dohaintzak egin daitezke BIZUMen bidez (33478) eta doako telefono zenbakian 900 840 750 (11:00-22:00).

Mugi gaitezen prebentzioaren eta ikerketaren alde, zahartze aktibo eta osasuntsu baten alde.

Zuen zain izango gara, asteartean, Bilboko Sala BBK aretoaren kanpoaldean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Maratoia 2024