EITB TALDEA
Kirolak
Jai Alai Play, zesta-puntako izarrekin parekatzen zaituen jokoa, EITBren eskutik
EITB Media
Gernikako urriko azken astelehenean eta Eusko Label Winter Series txapelketaren atarian aurkeztu da EITBren aukera interaktibo berria. Bertaratutakoek jokatzeko aukera izan dute eta puntista ezagunek primizian probatu dute jokoa.
-
Jai Alai Play jokoaren aurkezpenean parte hartu duten kideak
Zesta-punta oinarri duen Jai Alai Play joko zirraragarri eta EITBren aukera interaktibo berria aurkeztu da astelehen honetan (urriak 27) Gernikan. Jokalariak, Jai Alai Play txokoaren erdigunean kokatuta, zesta-puntako izarren esperientzia bizitzeko aukera dauka.
Xabi Barandika
Gure kirola, euskal kirola, urrutira iritsi izan da beti. Gure kulturak itsasoak zeharkatu ditu. Frontoien giroak hunkitu egin du kontinente desberdinetako publikoa. Gure kirolak batu egiten gaitu; gure kirola gu garena da. Eta hori borobiltzera dator Jai Alai Play txokoa: xistera hartuta, norberak frontoietako zirrara sentitzea.
Teknologia eta entretenimendu digitala nagusi diren mundu honetan, ondare hori belaunaldi berriei eta Euskadi bisitatzen dutenei hurbiltzeko modu berriak behar dira. Hala, zesta-puntaren esperientziak berriro hunkitzea, harritzea eta elkarrengan hurbitzea nahi du Jai Alai Playk.
Xistera eskubiko eskuan lotuta, ahalik eta indar gehien eginez, pilota jaurtitzean datza joko birtuala. Jokoak, pantailan, jaurtiketa erakutsiko du eta pilota non doan, zein abiaduratan eta puntua sartu den ala ez islatuko du. Jokalariak pilotaren abiaduraren arabera sailkatuko dira. Emaitzen pantailak hiru atal diru: abiadura-neurgailua, errepikapena eta ibilbidea, eta estatistikak.
QR kodearekin bideoa eskuratzeko aukera
Eta azkenik, QR kodea ere badu Jai Alai Playk. Eskaneatu eta eitb.eus-era eramango gaitu. Bertan, bideoa eskuratzeko aukera izango da, hori bai, aurrez ez badago izena emanda, erregistratu egin beharko da.
Elaia Gojenola
Aurkezpenean, zesta-jokalariekin batera, Joseba Urkiola EITB Mediako Kiroletako zuzendaria eta Amane Ibañez zuzendariordea; Jon Lamarka EITBLaben burua; Ignacio Otalora DigiPenen zuzendari nagusia eta Eder Beldad jokoaren garatzaileak parte hartu dute.

