EITB TALDEA
Izendapenak
"Irabazi Arte", "Generación Click" eta 'Los Williams', Telebista Akademiaren Iris sarietarako izendatuta
EITB
20 sailetan daude banatuta sariak, eta hirutan izendapenak eskuratu ditu EITBk. 2026ko otsailaren 16an izango da sari banaketa Madrilgo Teatro Real aretoan.
-
"Irabazi Arte", "Generación Click" eta 'Los Williams', Iris sarietarako izendatuta
Ostegun honetan, azaroak 6, eman du ezagutzera Telebista eta Ikus-entzunezkoen Zientzia eta Arteen Akademiak aurtengo Iris sarietako izendapenen zerrenda. 20 sailetan daude banatuta sariak, eta hirutan izendapenak eskuratu ditu EITBk: Dibulgazioko Programa Onenaren atalean, ETB2n eskainitako "Generación Click" saioa lehiatuko da; Dokumental Saio Onenaren atalean, PRIMERANen ikusgai dagoen Los Williams dokumentala izendatu dute, eta Haurrentzako Saio Onenaren atalean, berriz, "Irabazi Arte" telesailak lortu du txartela.
Telebista Akademiaren sarien helburua da 2025eko denboraldiko kate generalisten eta plataformen entretenimendu, fikzio eta albistegietako programen eta profesionalen bikaintasuna nabarmentzea. Sari-emate ekitaldia 2026ko otsailaren 16an egingo da Madrilgo Teatro Real aretoan

