Itxi

EITB TALDEA

EITBko albistegietan

"Potentzien lehia handia", munduko bi potentzia nagusien arteko lehiari buruzko erreportaje sorta

EITB

Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arlo-buruak gatazka hori ulertarazteko klabeen bila jo du bost gune hauetara: Panamako Kanala, Ormuzko itsasartea, Txinako itsasoa, Groenlandia eta Hego Pazifikoa.

  • "Potentzien lehia handia" erreportaje sorta

    "Potentzien lehia handia" erreportaje sorta

Donald Trump Etxe Zurira itzuli denetik munduko taula geopolitikoa irauli egin da. Mugimendu handiak izan dira Ekialde Hurbilean edo Ukrainako gatazkaren inguruan, baina eguneroko albiste horien atzetik isilpeko gatazka sakonago bat ari da gertatzen: munduko bi potentzia nagusien arteko lehia (AEBak eta Txina buru duen blokearen artekoa), munduko baliabide eta influentzia-eremuak kontrolatzeko. Gatazka hori ulertzeko gakoak eskainiko dizkigu Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arlo-buruak Potentzien lehia handia izeneko crossmedia erreportaje-sortan, azaroaren 30etik, "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan eta ORAIN albiste-zerbitzu digitalean. Gaiaren inguruan mintzatuko dira, halaber, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin.

Lehen erreportajeak Panamako Kanalera eramango gaitu, itsas-trafikoa eta munduko merkataritza jokoan dagoen lekura. Bigarrenean, munduko energia hornidurarentzat klabea den gunea erakutsiko digu: Ormuzko itsasartea. Hirugarren piezak Txinako itsasoa izango du ardatz, defentsa eta botere militarraren bidegurutzea, eta laugarrenak, berriz, Groenlandia, denok bilatzen duten altxorraren kutxa. Bosgarren eta azken erreportajeak Pazifikoko irletan egingo du geldialdia, munduko aldaketa geoestrategiko handienetakoa ari baita gertatzen bertan.