Itxi

EITB TALDEA

EITBko albistegietan

"Potentzien lehia handia", munduko bi potentzia nagusien arteko lehiari buruzko erreportaje sorta

EITB

Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arloburuak gatazka hori ulertarazteko klabeen bila jo du bost gune hauetara: Panamako kanala, Ormuzko itsasartea, Txinako itsasoa, Groenlandia eta Hego Pazifikoa.

  • "Potentzien lehia handia" erreportaje sorta

    "Potentzien lehia handia" erreportaje sorta

Donald Trump Etxe Zurira itzuli denetik munduko taula geopolitikoa irauli egin da. Ekialde Hurbileko eta Ukrainako gatazken gainean luze eta zabal mintzatu gara, baina eguneroko albiste horien atzean isilpeko gatazka sakon bat ari da gertatzen: Munduko bi potentzia nagusien arteko lehia (AEB eta Txina buru duen blokearen artekoa), munduko baliabide eta influentzia-eremuak kontrolatzeko. Gatazka hori ulertzeko gakoak eman dizkigu Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arloburuak Potentzien lehia handia izeneko crossmedia erreportaje-sortan, azaroaren 30etik, "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan eta ORAIN albiste-zerbitzu digitalean. Gaiari buruz mintzatuko dira, halaber, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin.

Lehen erreportajeak Panamako kanalera eramango gaitu, itsas-trafikoa eta munduko merkataritza jokoan dagoen lekura. Bigarrenean, munduko energia horniduraren giltzarri den gunea erakutsiko digu: Ormuzko itsasartea. Hirugarren piezak Txinako itsasoa izango du ardatz, defentsa eta botere militarraren bidegurutzea, eta laugarrenak, berriz, Groenlandia, denok bilatzen duten altxorraren kutxa. Bosgarren eta azken erreportajeak Pazifikoko irletan egingo du geldialdia, munduko aldaketa geoestrategiko handienetakoa ari baita gertatzen bertan.