EITB TALDEA
Aliantza
EITBk eta Artium Museoak Mari Puri Herrero eta Esther Ferrer artisten inguruko filmak aurkeztu dituzte
EITB Media
Kultura garaikidea publiko berrien artean zabaltzea da lankidetza honen helburua. 'Erresonantziak' dokumental sailaren barruan daude bi lanak ikusgai daude ETB ON plataforman.
-
Artium Museoan egindako aurkezpeneko irudia. Egilea: Quintas.
EITBren ETB ON plataforman ikusgai ditugu jada Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) artista handien inguruko bi dokumental berri.
Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero
Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoarekin elkarlanean sortutako lanak dira, eta joan den martxoaren 26an aurkeztu ziren jendaurrean. Gasteizko museoan bertan egin zen ekitaldia, bi artistak bertan zirela, gainera. Beatriz Herráez museoko zuzendariak, Elena Roseras Artiumeko Artxibo eta Dokumentazio Zentroko arduradunak, Vanesa Fernández EITBko Kultura eta Euskara zuzendariak eta Andoni Aldekoa zuzendari nagusiak ere hartu zuten parte.
Aurkezpeneko irudia
Erresonantziak izenburua duen sail berezian lehenak dira, eta bi artisten ibilbideak jorratzen dituzte, haien sorkuntza eta horietako bakoitzak lau hamarkada baino gehiagoko lanean egindako ekarpena hizpide. Uxue Alberdik jarri dio ahotsa Mari Puri Herreroren atalari; eta Marina Suarezek, berriz, Esther Ferrer donostiarrari eskainitakoari.
Aurkezpeneko irudia
Hurrengo ataletan Gema Intxausti eta Itziar Okariz izango dira protagonista.

