Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

EITBk eta Artium Museoak Mari Puri Herrero eta Esther Ferrer artisten inguruko filmak aurkeztu dituzte

EITB Media

Kultura garaikidea publiko berrien artean zabaltzea da lankidetza honen helburua. 'Erresonantziak' dokumental sailaren barruan daude bi lanak ikusgai daude ETB ON plataforman.

  • Artium Museoan egindako aurkezpeneko irudia. Egilea: Quintas.

    Artium Museoan egindako aurkezpeneko irudia. Egilea: Quintas.

EITBren ETB ON plataforman ikusgai ditugu jada Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) artista handien inguruko bi dokumental berri. 

Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero

Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero

Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoarekin elkarlanean sortutako lanak dira, eta  joan den martxoaren 26an aurkeztu ziren jendaurrean. Gasteizko museoan bertan egin zen ekitaldia, bi artistak bertan zirela, gainera. Beatriz Herráez museoko zuzendariak, Elena Roseras Artiumeko Artxibo eta Dokumentazio Zentroko arduradunak, Vanesa Fernández EITBko Kultura eta Euskara zuzendariak eta Andoni Aldekoa zuzendari nagusiak ere hartu zuten parte. 

Aurkezpeneko irudia

Aurkezpeneko irudia

Erresonantziak izenburua duen sail berezian lehenak dira, eta bi artisten ibilbideak jorratzen dituzte, haien sorkuntza eta horietako bakoitzak lau hamarkada baino gehiagoko lanean egindako ekarpena hizpide. Uxue Alberdik jarri dio ahotsa Mari Puri Herreroren atalari; eta Marina Suarezek, berriz, Esther Ferrer donostiarrari eskainitakoari. 

Aurkezpeneko irudia

Aurkezpeneko irudia

Hurrengo ataletan Gema Intxausti eta Itziar Okariz izango dira protagonista.