Prentsa aretoa
Aliantza
EITBren Bilboko egoitzak ateak irekiko ditu asteburu honetan OPEN jaialdiaren barruan
EITB Media
Hiriko eraikin eta espazio adierazgarrienak ezagutzeko aukera eskaintzen duen jaialdiarekin bat eginez, bisitak egingo dira larunbat eta igandean, ordutegi honetan: 10:00-12:00 eta 16:00-18:00.
-
EITB Bilbo
EITBk bat egin du beste urte batez arkitektura ulertzeko eta egiteko modu berriak ikusarazten dituen OPEN Bilbao jaialdiarekin. Hamargarren edizio honetan hiriko ondare arkitektonikoa osatzen duten 101 espazio ezagutzeko aukera izango da, tartean, EITBren egoitza. Larunbatean eta igandean egingo dira bisitak, goizez zein arratsaldez, ordutegi honetan: 10:00-12:00 eta 16:00-18:00. Ez da aurrez hitzordurik hartu behar eta bertan egindako argazkiak EITB Taldea atarian argitaratuko dira hemendik egun batzuetara.


