Itxi

EITB TALDEA

Urteurrena

ETBk 35 urte bete ditu gaur

eitb.eus

EiTB

1982. urteko abenduaren 31n, 00:00etan, ETBk Carlos Garaikoetxea lehendakariaren mezua emititu zuen.

  • Argazkia: ETB. Euskal Telebistaren lehen emisioa, 1982ko abenduaren 31.

    Argazkia: ETB. Euskal Telebistaren lehen emisioa, 1982ko abenduaren 31.

35 urte igaro dira Euskal Telebistako lehenengo katearen irudiak Euskal Herriko etxeetara iritsi zirenetik. 1982. urteko abenduaren 31n, 00:00etan, ikusi zuten euskaldunek ETB lehen aldiz.

Euskal Telebista sortu aurretik, Gasteizko Lakua auzoan biltzen zen ikus-entzunezko profesionalen talde batek Hanburgora bidaia egin zuen, bertako telebista aztertu eta lehen telebista kate euskaldunaren bideari ekiteko.

ETBk lehen emisioa egin zuenean, Iurretako egoitzan 30 pertsona inguruko lan taldea zegoen, euskara hutsean emitituko zen programazioa garatzen. Iurretako eraikin hura bukatzear zegoela, ETBren seinalea lehen aldiz iritsi zen euskaldunon etxeetara, orduko lehendakaria zen Carlos Garaikoetxearen mezuarekin.

Lehen irudi horien aurretik, baina, Euskadi Irratiak ibilbidea hasita zuen. Izan ere, ETBren sorrera baino hilabete lehenago hasi zen irratiko lantaldea Euskal Herriko txoko guztietara euskarazko informazioa helarazten. Hilabete batzuen buruan sortu ziren Radio Euskadi eta Radio Vitoria, gaztelaniazko saioez osatutako parrilarekin.

1983an egungo Miramongo egoitza eraikitzen hasi ziren. Hiru urte geroago, 1986ko maiatzaren 31n, Euskal Telebistaren bigarren katea heldu zen pantaila txikietara. Hala, telebista autonomikoen artean, bi kate izaten lehena izan zen Euskal Telebista.

Bi hamarkada igarota iritsi ziren ETB3 eta ETB4 euskaldunon egongeletara, haurrentzako edukiekin eta kirolari eskainitako tarte bereziarekin. Baina kate berriak sortu aurretik, eta aro digitalaren bidetik, EiTB taldeak Interneterako saltoa eman zuen eitb.com-en sorrerarekin, 1996an. Hamazortzi urte geroago, EiTBren webguneak domeinua aldatu zuen, egungo eitb.eus izateko.

Gaur egun, EiTB multimedia komunikazio taldea da eta telebistako kateez gain, bere baitan hartzen ditu bost irrati (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EiTB Musika), baita eitb.eus-en eta EiTB Nahieran webguneen eskaintza oparoa ere.

tza oparoa ere.