EITB TALDEA
EiTB Focus
Hauteskunde Orokorretako boto asmoari buruzko EiTB Focus, larunbatean
EITB
Larunbat eguerdian emango du EiTBk inkesta publikoaren emaitzen berri, irrati, telebista eta Interneten.
Apirilaren 28ko hauteskundeen atarian, EiTB Focus inkestaren beste atal baten emaitzak eskainiko dituzte EiTBko hedabideek larunbat honetan, apirilaren 20an. Oraingo honetan, Hauteskunde Orokorretarako boto asmoaz galdetu dute Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban.
Larunbatean, eguerdiko 14:00etatik aurrera emango dira datuak ezagutzera, ETBko albistegietan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus-en.
EiTB Focus inkestak Gizaker enpresak egin ditu Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Guztira, 1.200 lagun elkarrizketatu dituzte apirilaren 16 eta 17an.

