EiTB MARATOIA
Ez ahaztu alzheimerraz
EITB Maratoiaren aldeko eskumuturrekoak banatuko dira larunbatean
I.E.
Erredakzioa
Larunbat honetan, eskumuturreko oso berezi batzuk banatuko ditu EITB Maratoiak hiru euskal hiriburuetan alzheimerraz inork ez ahazteko.
Larunbat honetan, abenduaren 10ean, jarduera oso berezi bat antolatu du EITBk. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, EITB Maratoiaren eskumuturrekoak banatuko ditu hiru euskal hiriburuetan; Bilbon Plaza Biribilean, Gasteizen Ama Zuriaren enparantzan eta Donostian San Martin merkatuaren aurrean.
More koloreko eskumuturreko hauetan maratoia egingo den eguna (abenduaren 14a), kolaboratzeko telefonoa (902 54 25 25) eta aurtengo leloa (Ez ahaztu alzheimerraz) datoz idatzita. Hain zuzen ere, kolaboratzeko egin behar duguna gogoraraztea da ekimenaren helburua.
Gogoratu, ez ahaztu alzheimerraz!


