Itxi

EITB TALDEA

San Prudentzio 2021

San Prudentzioko Erretreta Iradier Arenan, gaur gauean, EITBn

EITB Media

Imanol Artolak emango du ekitaldiaren berri ETB1eko eta eitb.eus-eko saio berezian; Gemma Espinosak eta Adrian Nicolauk, berriz, Radio Vitorian.

0:27
San Prudentzioko erretreta

Gaur gauean, San Prudentzio bezperan, eta bigarren urtez jarraian, ez da festa nagusirik izango Arabako hiriburuan, pandemia dela-eta; hala ere, Arabako Foru Aldundiak ekitaldi berezia antolatu du Iradier Arenan, eta bertan izango dira ETB1eko kamerak, eitb.eus eta Radio Vitoria, Erretreta zuzenean emateko.

"San Prudentzio 2021" saio berezia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 20:55etik aurrera, Imanol Artolak gidatuta. Ikuslerik gabeko ekitaldi berezi hau emitituko dute zuzenean, eta Arabako toki esanguratsuetan grabatutako erretretak eskainiko dira. Gainera, laurdenetan, Iñaki Palacios & The Gaels eta Jare eta Oketa Alai euskal dantza taldeen emanaldiak izango dira; eta, amaitzeko, Gasteizko Danborradaren ordezkapen baten saioa izango da, 30 lagunen eskutik.

Irratsaio berezia Radio Vitorian

Halaber, gaur gauean, 20:50etik 23:00etara, Gema Espinosak eta Adrian Nicolauk saio berezia egingo dute, eta Radio Vitoriako entzuleek Iradier Arenako Erretreta entzuteko aukera izango dute.

Ondoren, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko danborradako Gastronomia Elkarteen Elkarteak danborradetako musika-gaien bilduma bat prestatuko dute, eta Radio Vitoriaren bidez eta Gasteizko elizetako dorre ezberdinetan jarritako megafonoetan entzun ahal izango dira.

San Prudentzio bezpera oso desberdina izango da berriro eta, iaz bezala, herritarrei danborradarekin bat egiteko balkoira ateratzeko eskatu diete.

Bestalde, Radio Vitoriak San Prudentzio postrea oparituko du, gaur, 21:00etatik 00:00etara, WhatsApp 656 78 71 76 zenbakira argazkiak eta bideoak bidaltzen dituzten entzuleen artean.

Azkenik, asteazkenean, hilak 28, Radio Vitoriak "Araba" zortzikoa eskainiko du zuzenean (09:00etan), Arabako Foru Aldundiko Txistulari eta Tronpetari eta Atabalarien bandaren eskutik. Ekitaldia Aratz Goikoetxeak eta Roberto Floresek kontatuko dute.