Itxi

EITB TALDEA

Euskadi Irratia

Rockaren eta kazetaritzaren arteko harremanaz mintzatuko da ostegunean Joseina Etxeberria Miramar Jauregian

EITB Media

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak antolatutako jardunaldian hartuko du parte Euskadi Irratiko kazetariak.

  • Joseina Etxeberria 2020an "Kantu Kontari"k Tabakaleratik egindako emanaldian

    Joseina Etxeberria 2020an "Kantu Kontari"k Tabakaleratik egindako emanaldian

Joseina Etxeberria Euskadi Irratiko kazetariak Donostiako Miramar jauregian Rocka eta Kazetaritza: maitasuna, gorrotoa eta tintazko ibaien arteko harremana izenburupean egingo den mahai-inguruan hartuko du parte ostegun honetan. Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak antolatutako topaketan komunikazio arloan diharduten beste hiru profesional ere egongo dira: Lide Hernando, Inaxio Esnaola eta Juan Luis Etxeberria. Moderatzailea Sergio Martínez Kazetarien Euskal Elkargoko batzarkidea izango da. 

19:00etan hasiko den ekitaldian, hedabideen jarduna aztertuko dute, baita web orrialdeen eta podcast-en ugaritzea ere. Hizpide izango dituzte baita ere, komunikabideen eta kontzertu antolatzaileen eta diskoetxeen arteko harremana, eta emakumearen presentzia musika-kazetaritzan eta rockean, besteak beste.

Joseina Etxeberria Kazetaritzan lizentziatua da. Txomin Barullo eta Gramola irrati libreetan hasi zen irratigintzan. 1989. urtetik darama EITBn, eta Gaztearen sortzaileetako bat izan zen; 28 urte eman zituen bertan. 2017. urtetik Euskadi Irratiko "Kantu Kontari" saioan ari da. Halaber, prentsa idatzian kolaborazioak egin ditu (Egunkaria-Berria, El País, Gara, El Diario Vasco) eta telebistako zenbait musika saio aurkeztu ditu ("Oporrock" eta "E-Klipsea"). Urtetan DJ lanak egin ditu irratian, plaza eta festa pribatuetan, eta Disko Festaren sortzaileetako bat da.