EITB TALDEA
Bidebarrieta Kulturgunea
Goizalde Landabaso eta Idoia Jauregi, asteazken honetan, 'XXI. mendeko emakume idazleak' izeneko zikloan
EITB Media
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunea ekimenaren barruan izango da topaketa, asteazken honetan, urtarrilak 26, 19:00etatik aurrera. Goizalde Landabaso-Etcheverry idazle eta kazetariarekin ekingo diote edizio berri honi, eta Idoia Jauregirekin aritu da Goizalde solasean.
-
Goizalde Landabaso. EITB Media
Goizalde Landabaso eta Idoia Jauregi EITBko kazetariek 'XXI. mendeko emakume idazleak' izeneko zikloan hartuko dute parte asteazken honetan, urtarrilak 26, Bidebarrieta Kulturgunea ekimenaren barruan. Topaketa liburutegiko areto nagusian izango da, 19:00etatik aurrera, eta sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte. Gainera, streaming bidez ere jarraitu ahal izango da kulturguneatb.eus webgunean.
Hala, Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak 'XXI. mendeko emakume idazleak' zikloaren edizio berria jarriko du martxan aste honetan, Goizalde Landabaso-Etcheverry idazle eta kazetariarekin. Goizaldek Radio Euskadiko "Hágase La Luz" saioa zuzentzen eta aurkeztu du asteburuetan, eta berriki Krakovia izeneko liburua kaleratu du. Hau da bere lehen eleberria, baina aurretik beste lan batzuk ere argitaratu ditu, kronikak, narrazio laburrak, poemak edo korrespondentzia. Kasu honetan, Idoia Jauregirekin arituko da solasean, hau ere Radio Euskadiko kazetaria. Kultura arloan ibilbide eta eskarmentu handia du Idoiak, eta egun "Distrito Euskadi" magazinaren taldeko kide da.
Idoia Jauregi
Literatura garaikideko emakume idazleen lana jorratzea du xede 'XXI. mendeko emakume idazleak' izeneko ziklo honek eta, besteak beste, Almudena Grandes, Dolores Redondo, María Oruña, Elvira Lindo, Najat El Hachmi eta Karmele Jaio idazleek hartu izan dute parte bertan.

