EITB TALDEA
Nonick
MuchDifferent-ek Guinness errekor bat aurkeztuko du Nonick 2012an
Erredakzioa
EITB
Christian Lonnholmek "FPSko 1.000 jokalari" martxan nola jarri zuten argituko digu, eta nola joko horrek aukera berriak zabaldu dizkion lineako joko masiboak sortzeko teknologia-mota berri bati.
-
FPS jokoa
MuchDifferent Suediako irabazi-asmorik gabeko enpresa bat da, oso teknologia berritzailea garatzen duena, eta haren zuzendari Christian Lonnholmek "FPSko 1.000 jokalari" proiektua, ofizialki Guinness errekorra aitortu zaiona, aurkeztuko du Nonicken.
Aurtengo edizioa, ekainaren 15ean eta 16an izango da EiTBren multibox aretoan. Eusko Jaurlaritzak antolatzen du Nonick, SPRIren eta eitb.com-en bitartez eta CBT Comunicación y Multimediaren laguntzarekin.
Christian Lonnholmek, 45 minutuko hasiera-hitzaldian, "FPSko 1.000 jokalari" martxan nola jarri zuten argituko digu, eta azalduko digu nola joko horrek aukera berriak zabaldu dizkion lineako joko masiboak sortzeko teknologia-mota berri bati. MuchDifferenten asmoa zen FPS (first-person shooter edo norbera tiratzaile) motako jokoen aldibereko parte-hartzaileen kopuruaren errekorrak gainditzea, eta Man vs Machine jokoa garatu zuen berariaz horretarako.
Errekorra urtarrilaren 29an ezarri zuten. MuchDifferentek elkarri lotutako zortzi zerbitzari jarri zituen martxan, gizakien eta makinen taldeetan banatutako mila jokalariak hartzeko, eta makinak eta gizakiak elkarren aurka borrokan aritu ziren. 16:00etan ireki zituzten zerbitzariak, eta 1.000 jokalari sartu zirenean hasi zen jokoa. Parte hartzeko, kuota txiki bat ordaindu behar zen, eta lortutako dirua Mugarik Gabeko Ingeniariak GKEari eman zioten.

