Albisteak

Uztailak 14

20.000 pertsona inguru bilduko dira Kobetan igandean Berri Txarrak ikusteko

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

16:30ean hasita, zortzi ordu inguru iraungo du festak. Kontzertu nagusiaren aurretik, hainbat jarduera antolatu dituzte.

  • Berri Txarrak. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Berri Txarrak. Argazkia: Gaizka Peñafiel

20.000 sarrera inguru saldu dituzte Berri Txarrak taldeak igande honetan Kobetamendin emango duen kontzerturako.

Emanaldi erraldoia antolatu du hirukoteak, abenduan etenaldi mugagabea egingo zuela azaldu ostean abiatutako Ikusi Arte Tour agur-biraren baitan.

Kontzertu nagusiaz gain, bestelako kultur-proposamenak eramango dituzte Kobetamendira.

Zaleen gunea

16:30-20:30

• Trakamatraka: haur eta gazteei zuzendutako musika eta birziklapen-tailerra.

• Erraia: Zirkua eta musika uztartzen dituen emanaldia.

• Ez da kasualitatea: Bertso-saio musikatua. Lau bertsolarirekin batera bi musikari arituko dira (saxoa + gitarra edo biolina + gitarra). Lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izango dira.

• Kolpez blai: Emanaldi osoan zehar energia, dantza eta mugimendua eskaintzen dituen Zo-Zongo taldearen ikuskizuna.

• Meeting Point: Asier Zabaletak zuzentzen duen Ertza konpainiaren dantza ikuskizuna.

AHOTSENEA ere Kobetamendin izango da

Ahotsenea ere Kobetamendin izango da, eta kudeatuko dituen 2 agertokietan 8 musika talderen kontzertu laburrak izango dira, 30 minutukoa bakoitza.

• Diabolo Kiwi (Nafarroa Beherea)

• Iont (Araba)

• Patx & Run (Araba/Bizkaia)

• Huts (Bizkaia)

• Dukka (Gipuzkoa)

• Natali (Gipuzkoa)

• Atzapar (Nafarroa)

• Larra Bideak (Nafarroa)

Berri Txarrak Lagunartean 21:00-23:30

• Anari Alberdi (ANARI)

• Iñaki 'Matxet' (SEGA SOUND KILLERS)

• BROKEN BROTHERS BRASS BAND

• Facu Díaz

• Jurgi Ekiza (WILLIS DRUMMOND, ERABATERA, EKIZA)

• Ricky Falkner (EGON SODA, LOVE OF LESBIAN, …)

• Aitor Gorosabel (SU TA GAR)

• Iseo (ISEO & DODOSOUND)

• Toni Mejías (LOS CHIKOS DEL MAÍZ, RIOT PROGAPANDA)

• Aritz Mendieta (DEABRUAK TEILATUETAN)

• Karlos Osinaga 'Txap' (LISABÖ)

• Martí Perarnau IV (MUCHO)

• Aiora Renteria (ZEA MAYS)

• David Ruiz (LA MARAVILLOSA ORQUESTA DEL ALCOHOL – La M.O.D.A.)

• Nerea Urbizu (ENE KANTAK, KATAMALO)

• Enrique Villarreal 'El Drogas' (EL DROGAS, BARRICADA)