Gaztea
Gaztea Sariak
Gaztea
Astebeteko epean, Gazteak proposatutako sei kategorietako artisten aldeko boza emateko aukera izan duzue.
Talde edo bakarlari onenaren kategoriako izendatuak
Amaitu da Gaztea Sarietako izendatuen aldeko botoa emateko epea. Otsailaren 13tik 22ra izan duzue bozkatzeko aukera, Gaztearen webgunean. Jasotako boto zaparradagatik eskertuta, martxoaren 2an banatuko ditugu garaikurrak, Euskaldunako Urban Hallen.
Galako tiketak atera eta hiru ordura agortu ziren arren, edukiera handitu eta beste gutxi batzuk aterako ditugu, otsailaren 23an (12:00etan). Doakoak diren arren, erreserbatzea beharrezkoa da. Hemen klik eginda lortuko dituzu sarrerak.
Zer ikusiko dugu martxoaren 2an?
Bozketa fasea bukatuta, 2022ak utzitako uzta musikala omenduko dugu; artista edo talde, abesti, bideoklip, zuzeneko, disko, artista berri eta fandom onenaren kategorietan.
Garaikurren banaketaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, ETS eta Süne, Sua, Neomak eta Merina Gris taldeekin. Galan zehar joko dute taldeek, gau berezirako propio prestatutako ikuskizunak eskainik.
Sariak banatuta eta gaua ixteko, Bulego taldearen kontzertu berezia egongo da.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.