Arrasate
Zaborra
Erredakzioa
Atez ateko bilketaren bidez % 90 inguru birziklatu daitekeela adierazi dute, egun birziklatzen den % 25en aurrean.
Oiartzunen, Hernanin, Usurbilen eta Antzuolan atez ateko sistema erabiltzen dute jada. Herri horietan ez ezik, beste 34tan, Bilduk gehiengo nagusia duen herrietan, ere ezartzea da koalizioaren asmoa.
Besteak beste, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Deba, Tolosa, Ordizia, Oñati, Pasaia, Zarautz edo Zumaia izango dira sistema hau ezarriko duten herrietako batzuk.
Horien artean, ordea, ez dago ez Donostia ezta Errenteria ere, populazio aldetik Bilduk gobernatzen dituen bi hiri nagusiak; izan ere, bi udal horietan ez du gehiengorik.
Era honetan, 250.000 herritarrek izango dute atez ateko sistema, eta datorren urte hasieran ezartzea aurreikusi dute.
Lehen datuen arabera, herritarrei ez zaie galdeketarik egingo, asmoa parte hartzea bultzatzea baita.
Gipuzkoako hondakinak errauste planta baten bidez kudeatzearen inguruan eztabaida ugari sortu da azken urteotan, eta Bilduk atez ateko alternatiba bultzatu du.
Finantziazioa aztertuta dutela esan dute eta sistema hau jartzeko diru nahikoa dagoela adierazi dute.
Helburua "Gipuzkoan zero hondakinetara iristea da" eta azken hamarkadetan lurraldea andeatu duen zabor kudeaketaren "arazo larria denon artean konpontzea", esan dutenez.
Atez ateko bilketaren bidez % 90 inguru birziklatu daitekeela adierazi dute, egun birziklatzen den % 25en aurrean. Horregatik, gaur egun, bilketa eraginkorra lortzeko "alternatibarik" ez dagoela uste dute.
Legorretak bihar bertan eramango du udaleko osoko bilkurara proposamena. Eta otsaila amaitu aurretik, Billabonan, Zizurkilen, Seguran, Lezon eta Zestoan ere proposatuko dute.
Martxoan, Anoetan, Iruran, Legazpin, Ormaiztegin, Lazkaon, Bergaran, Oñatin, Astigarragan eta Zumaian. Apirilean, ordea, Asteasun, Alegian, Berastegin, Zaldibian eta Azpeitian proposatuko dute.
Ibarrak, Tolosak, Mutrikuk, Ataunek, Mendarok, Eskoriatzak, Aretxabaletak, Pasaiak eta Zarautzek maiatzerako aurreikusi dute. Ordizian, Deban, Arrasaten, Orion eta Getarian, uztailean eramango dute gaia osoko bilkurara.
Oiartzunen, Hernanin, Usurbilen eta Antzuolan atez ateko sistema erabiltzen dute jada. Herri horietan ez ezik, beste 34tan, Bilduk gehiengo nagusia duen herrietan, ere ezartzea da koalizioaren asmoa.Besteak beste, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Deba, Tolosa, Ordizia, Oñati, Pasaia, Zarautz edo Zumaia izango dira sistema hau ezarriko duten herrietako batzuk.Horien artean, ordea, ez dago ez Donostia ezta Errenteria ere, populazio aldetik Bilduk gobernatzen dituen bi hiri nagusiak; izan ere, bi udal horietan ez du gehiengorik.Era honetan, 250.000 herritarrek izango dute atez ateko sistema, eta datorren urte hasieran ezartzea aurreikusi dute.Lehen datuen arabera, herritarrei ez zaie galdeketarik egingo, asmoa parte hartzea bultzatzea baita.Gipuzkoako hondakinak errauste planta baten bidez kudeatzearen inguruan eztabaida ugari sortu da azken urteotan, eta Bilduk atez ateko alternatiba bultzatu du. Finantziazioa aztertuta dutela esan dute eta sistema hau jartzeko diru nahikoa dagoela adierazi dute.Helburua "Gipuzkoan zero hondakinetara iristea da" eta azken hamarkadetan lurraldea andeatu duen zabor kudeaketaren "arazo larria denon artean konpontzea", esan dutenez.Atez ateko bilketaren bidez % 90 inguru birziklatu daitekeela adierazi dute, egun birziklatzen den % 25en aurrean. Horregatik, gaur egun, bilketa eraginkorra lortzeko "alternatibarik" ez dagoela uste dute.Legorretak bihar bertan eramango du udaleko osoko bilkurara proposamena. Eta otsaila amaitu aurretik, Billabonan, Zizurkilen, Seguran, Lezon eta Zestoan ere proposatuko dute.Martxoan, Anoetan, Iruran, Legazpin, Ormaiztegin, Lazkaon, Bergaran, Oñatin, Astigarragan eta Zumaian. Apirilean, ordea, Asteasun, Alegian, Berastegin, Zaldibian eta Azpeitian proposatuko dute.Ibarrak, Tolosak, Mutrikuk, Ataunek, Mendarok, Eskoriatzak, Aretxabaletak, Pasaiak eta Zarautzek maiatzerako aurreikusi dute. Ordizian, Deban, Arrasaten, Orion eta Getarian, uztailean eramango dute gaia osoko bilkurara.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa