18:25

Bilbo

Txirrindularitza

Vueltaren irteerak ere trafiko arazoak sortuko ditu ostiralean, Bilbon

Eitb.eus

13. etapa Bilbotik abiatuko da, Nafarroara bidean, eta erdigunean zirkulazio arazoak izango dira goizean.

  • Vueltaren helmuga, Bilbon. Argazkia: EiTB

    Vueltaren helmuga, Bilbon. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

2016ko Espainiako Vuelta-ko 13. etapa Bilbotik irtengo da ostiralean, irailaren 2an, Urdazubi- Dantxarinearako bidean, eta eragina izango du hiriguneko zirkulazioan. Vueltako etaparik luzeena da, 213 kilometrokoa, Bilbotik Nafarroako Urdazubi herrira.

Irteerako Arkua Erkoreka plazaren inguruan jarriko da. Txirrindulariak 11:45ean irtengo dira, eta ibilbide hau egingo dute: Udaletxeko zubia, Uribitarte pasealekua, Abandoibarra, Jesusen Bihotza, Kale Nagusia, Moyua plaza, Errekalde, Salbeko zubia, Maurice Ravel, Zumalakarregi, Ibarsusi.

Udaletxearen inguruetan, Ernesto Erkoreka plazatik aterako den pelotoiak trafikoan eraginak ekarriko ditu. Erkoreka plaza bera trafikorako itxita egongo da 10:00etatik 12:30era, gutxi gora-behera. Era berean, itxiera honek eragina izango du udaletxeko zubian, Campo Volantin, Zumalakarregi eta Buenos Aires inguruetan, eta Bilbobuseko zenbait lineatan.

Publizitateko karabana, berriz, Areatzako aparkalekutik irtengo da, eta Zumalakarregi etorbidetik zuzenean irtengo da Bilbotik.

Antolatzaileek eta Udaltzaingoak irteeraren ibilbideko kaleak eta kale horiekin bidegurutzea egiten dutenak itxiko dituzte, tropela pasatu ahala zabaltzeko.

Garraio publikoa

Neurri handi batean, zirkulazio aldaketek eraginak izango dituzte Bilbobuseko eta Tranbiako zerbitzuetan. Hala, aldaketen berri izateko markesinak edota Bilbobuseko webgunean kontsulta daitezke. Halaber, etenaldiek nolabaiteko eragina izango dute Bizkaibus zerbitzuan, eta Termibusen zerbitzua eskaintzen duten konpainia desberdinetan.

Iruzkinak