cerrar buscador

20:33

Bilbo

Ganga market

Ganga-azoka egingo dute Bilboko Zazpikaleetan, bigarren aldiz

Agentziak | Erredakzioa

Asteburu honetan eguraldi hobea iragarri dute, eta Bilboko merkatariek jende gehiago erakartzeko asmoa dute. Bezeroek % 90 arteko beherapenak aurkitu ahal izango dituzte.

  • Bilboko ganga-azoka. Artxiboko argazkia: EiTB

    Bilboko ganga-azoka. Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ostiral eta larunbat honetan, martxoak 10 eta 11, ganga-azoka egingo dute berriz Bilboko Zazpikaleetan. Asteburu honetan eguraldi hobea iragarri dute, eta Bilboko merkatariek jende gehiago erakarri nahi dute.

Bilboko Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteak jakitera eman duenez, Bilboko Udalak ganga-azoka antolatzeko baimena eman die berriz. “Azken aukera – Ganga Market” lelopean, % 50 eta % 90 arteko beherapenak aurkitu ahal izango dituzte bezeroek.

Meteorologia agentziek egindako iragarpenen arabera, asteburu honetan eguraldi hobea egingo du. Gauzak horrela, azokan parte hartzen duten 200 bat saltokik kalera aterako dituzte beraien produktuak.

Bilboko ganga-azokan mota guztietako produktuak aurkitu ahal izango dira, eta saltokiek promozio bereziak egingo dituzte. Dena dela, Zazpikaleetara hurbiltzen diren bezeroei urtean zehar eskaintzen dieten arreta eta kalitate bera emango diete.

Era berean, hurrengo urtaroan modan egongo diren produktuak erosteko aukera egongo da Bilboko ganga-azokan.

Iruzkinak