Itxi

Donostia

Datu ikusgarriak

Turismoa % 11 igo da Gipuzkoan urteko lehen seihilekoan

Agentziak | Erredakzioa

Turismo informazioa bizikletaz jasotzeko aukera emango duen zerbitzua jarri du abian Gipuzkoako Foru Aldundiak Aste Nagusirako.

Donostiako Aste Nagusia ate joka da jada, eta jaien asterako Gipuzkoako Foru Aldundiak turismo informazioa bizikletaz jasotzeko ekimena jarri du abian.

Denis Itxaso Kultura eta Turismo diputatuak ekimena aurkeztu du prentsaurrean. Itxasok azaldu duenez, bi persona bizikletaz ibiliko dira hirian zehar, puntu turistikoenetan, Gipuzkoari buruzko gidak banatzen.

Guztira, 10.000 gida banatuko dira, eta hizkuntza ezberdinetan irakurri ahalko dira: euskaraz, frantzesez, katalanez, eta gaztelaniaz. Zerbitzu berria larunabt honetan hasiko da, eta abuztuaren 15ean bukatuko da. 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da zerbitzuaren ordutegia.

Turismoa

Denis Itxasok turismoak Gipuzkoan utzi dituen datu "zoragarriak" aipatu nahi izan ditu. Urteko lehen seihilekoan marka guztiak hautsi dituzte.

Euskadiko Turismo Behatokiaren eta Eustaten arabera, 2015eko lehen seihilekoan 832.018 pertsonek gau bat pasa dute Gipuzkoan, iaz baino %8,89 gehiago.

"Gaua Gipuzkoan pasa duten bidaiaren kopurua asko igo da. Kostaldean %13,79 igo da, eta %4,40 barrualdean. Hotelen okupazioa %73,30ekoa izan da, ondorioz, %11,20 igo da 2014ko lehen seihilekoarekin alderatuta", adierazi du Denis Itxasok.