17:49

Donostia

Danborrada

Angels Barcelo kazetariari emango diote Donostiako Urrezko Danborra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Besteak beste, Richard Oribe, Maialen Chorraut eta Amaia Montero zeuden hautagaien artean.

  • Angels Barcelo kazetaria. Argazkia: @abarceloh25

    Angels Barcelo kazetaria. Argazkia: @abarceloh25

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostiako Udalak Angels Barcelo kataluniar kazetariari emango dio aurtengo Urrezko Danborra, Eneko Goia alkateak iragarri duenez.

Donostia Turismoko administrazio kontseilua gaur arratsaldean batzartu da, eta Urrezko Danborra Barcelori ematea proposatu du, Donostiarekin "gertutasuna eta maitasuna" erakutsi baititu.

Besteak beste, Richard Oribe kirolari paralinpiarrari, Maialen Chorraut piraguistari eta Amaia Montero abeslariari nagusitu zaie kazetari kataluniarra.

San Sebastian Egunean, hilaren 20an, emango diote golardoa, Gipuzkoako hiriburuak ematen duen garrantzitsuena.

Eneko Goiak berak jakinarazi dio erabakia Barcelori, eta hura "harrituta, pozik eta harro" agertu da.

Solasaldi horretan, Barcelok esan dio "maite" egiten duela danborrada, eta beti saiatzen dela horretan parte hartzen. Horregatik, "pozik" joango da hilaren 20an golardoa jasotzera.

Alkatearen esanetan, Barcelo saritzea organismo "pribatuek" proposatu dute, bi "une" kontuan izanda: lehenengoa, 2011n ETAk indarkeriaren amaieraren berri eman zuenean, eta, bigarrena, bost urteren ostean Donostian urteurrenari buruzko saio berezia egin zuenean.

Goiak azaldu duenez, Barcelok "konpromisoa, babesa eta maitasuna" agertu izan du Donostiarekin.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena