Donostia
Ministroen Kontseilua
Espainiako Gobernuak ez du onartu Donostiako zezenketen galdeketa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eneko Goiak, Donostiako alkateak, ez du bat egiten kontsulta ez baimentzeko erabakiarekin eta helegitea egingo duela esan du.
Ministroen Kontseiluak ez du onartu Donostiako Udalak "udal-instalazioetan zezenketak egiteko aukerari buruz" egin nahi zuen galdeketa.
Aurreko urriaren 27an adostu zuen Udalak, EAJ, PSE eta Irabaziren aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta PPren kontrako botoarekin, Gobernuari galdeketa egiteko baimena eskatzea.
Akordioan Donostian galdeketa egitea erabaki zuten. "Udalak zezenketak egitera udal-baliabideak edo instalazioak bideratzeari utzi diezaion nahi al duzu?" zen galdera, eta erantzunak "bai" ala "ez".
Eneko Goiaren helegitea
Eneko Goiak, Donostiako alkateak, ez du bat egiten kontsulta ez baimentzeko Ministroen Kontseiluaren erabakiarekin eta helegitea egingo duela esan du. Komunikatu batean adierazi duen arabera, "erabakiak ez gaitu harritu". "Erabaki erabat politikoa da. Ez dugu erabakiarekin bat egiten, ez dugu ulertzen eta, jakina, helegitea egingo dugu", ere esan du.
Goiak gaineratu duenez, XXI. mendean gatazkak eta arazoak "hiritarren iritzia entzuten konpontzen dira".
"Galdeketaren helburua ez da zezenketen alde edo aurkako iritzia ematea, baizik eta Illunbe bezalako udal-instalazio bati zein erabilera eman nahi diogun jakitea", azpimarratu du Donostiako alkateak.
tiako alkateak.