11:42

Donostiako Aste Nagusia

Sagueseko kontzertuak

Fangoria, Ken Zazpi eta Celtas Cortos, Donostiako Aste Nagusian

EITB.EUS

Efecto Pasillo, Sweet California, Antonio Orozco, Protocolo Kaoshy, Michael Legend eta Orquestra Mondragon ere arituko dira Sagueseko Zabalgunean.

  • Alaskak eta Natxo Canutek osatzen dute Fangoria.

    Alaskak eta Natxo Canutek osatzen dute Fangoria.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gero eta gutxiago falta da 2016ko Donostiako Aste Nagusirako. Hilaren 13an hasiko dira festak, eta dagoeneko jakina da egitaraua. Ohi bezala, musika zaleek izango dute zer gozatua, Sagueseko Zabaldegiko kontzertuetan gustu guztientzat izango baita aukera.

Efecto Pasillo kanariarren doinu alai eta dantzagarriak entzungo dira aurreneko egunean (abuztuak 13). Kontzertua, besteak bezala, 23:45ean hasiko da.

Euskal talde batek hartuko dio lekukoa, abuztuaren 14an. Eñaut Elorrieta buru dutela, Ken Zazpi talde bizkaitarrak joko du Saguesen. Iazko azaroan kaleratutako Phoenicoperus lanean bildutakoez gain, euren ibilbideko kanta ezagunenak ere eskainiko dituzte.

Andre Maria Egunean Fangoriaren txanda izango da. Alaskak eta Nacho Canutek osatutako taldeak bere azken diskoa aurkeztuko dute Donostian: Canciones para robots romanticos.

Abuztuaren 16an gaztetxoek bereziki maite duten talde bat igoko da oholtza gainera: Sweet California, Sonia Gomezek, Tamy Nsuek eta Alba Reigek osatutako girlband espainiarra, alegia.

Oso bestelako doinuak entzungo dira biharamunean, abuztuaren 17an. Celtas Cortos talde espainiar ezaguna izango da Sagueseko Zabalgunean. Bi milioi disko baino gehiago salduta eta 1.500 kontzertu baino gehiago eskainita, musika munduan daramatzaten 30 urteak ospatzen ditu Jesus Cifuentesen taldeak. Donostian, proiektu berri bat aurkeztuko dute Irun Hiria Musika Bandarekin batera. Formatu berri honekin taldearen musika-ibilbide osoa errepasatuko dute, inoiz baino ilusio eta indar handiagoarekin.

Antonio Orozco sortzez katalana baina doinuz andaluziarra den musikariaren kontzertua izango da abuztuaren 18an. Destino izeneko biran dago murgilduta Orozko, izen bereko bere zortzigarren diskoa aurkezteko.

Abuztuak 19an kontzertua baino, ikuskizuna izango da Donostiako Saguesen. Protocolo Kaoshy taularatuko baita. 50 artistak eta 15 teknikarik eskainitako emanaldia da Protocolo Kaoshyrena. Dantzariak, go-goak, musikariak, kantariak, DJak, dracg queenak, eta akrobatak izango dira, besteak beste oholtza gainean.

Azken egunean, abuztuaren 20an, kontzertu bana izango dira Saguesen eta Konstituzio plazan. 23:45ean Michael Jacksonen omenez eta haren abestiak eskaintzeko sortutako taldea arituko da Zabalgunean: Michael Legend.

Ordu laurden arinago, Orquestra Mondragon talde mitikoak emanaldia eskainiko du Konstituzio plazan. 35 urte baino gehiago eta 14 album argitaratu ondoren, Javier Gurruchaga eta Orquesta Mondragonen doinuez gozatzeko aukera izango da, beste behin ere.

este behin ere.

este behin ere.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena