Donostiako Aste Nagusia
53. edizioa
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako su artifizialen egitaraua osatzeko “Europako kultur hiriak” gaia aukeratu dute. Lehiaketan parte hartuko duten su-etxeak Europako kultur hiri izendatu dituzten hirietatik datoz.
Donostiako Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketak 53. edizioa izango du aurtengoa, eta mundu osoko parte hartzaileak izango ditu. Estatu espainiarreko hiru su-etxe eta Frantziako, Italiako, Portugaleko eta Bulgariako su-etxeak izango dira lehiaketan.
Donostiako su artifizialen lehiaketak “Europako kultur hiriak” gaia aukeratu du aurtengo egitaraua osatzeko. Erabaki horrek, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren proiektuarekin zerikusia du. Izan ere, parte hartuko duten piroteknia-etxe guztiak bere garaian Europako kultur hiri izendatu zituzten hirietatik datoz.
Donostiako Aste Nagusia abuztuaren 13an hasiko da, eta lehiaketari ere egun horretan emango zaio hasiera. Alpha Pyro su-etxea arduratuko da lehen egunean suak jaurtitzeaz; 2005ean Donostian egon zen eta munduko hainbat lehiaketetan sarituak izan dira.
Abuztuaren 14an, igandea, Astondoa euskal pirotekniaren txanda izango da. Egoitza Bizkaian duen su-etxe hori askotan izan da Donostian, eta aurten ezin zuten hutsik egin.
Hirugarren eguneko suak, abuztuaren 15ean, Italiatik helduko dira. Egun horretan, emakumez osaturiko Nanna su-etxeak izango du gaua argitzeko ardura.
Abuztuaren 16an, egoitza Madrilen duen Discomfa su-etxeak botako ditu suak. 1998an Donostiako Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketa irabazi zuen eta 1999an Epaimahai popularraren sari nagusia eskuratu zuen.
Halaber, abuztuaren 17an, asteazkena, atzerriko su-etxe bati egokituko zaio hiriko zerua argitaratzea. Bulgariatik etorriko den Enigma su-etxeak lehen aldiz arituko da Donostiako su artifizialen lehiaketan.
Era berean, abuztuaren 18an Santiago de Compostelatik etorritako Lopez su-etxearen txanda izango da. Azken aurrerapen teknologikoak eta piroteknia egiteko modu berriak batzen ditu, tradizio eta modernitatearen arteko oreka egokiena lortzeko.
Bestalde, Abuztuaren 19an, ostirala, Portugal osoan banatuta dauden sei konpainiak osatzen duten Luso Piroteknia Taldearen txanda izango da. Su-etxe horrek Brontzezko Maskorra irabazi zuen 2001ean eta 2013an.
Abuztuaren 20an, Aste Nagusiari amaiera emateko asmoz azken urteotan ohikoa bihurtu den ikuskizuna egingo dute. Ricasa su-etxea izango da suak eta musika uztartzen dituen ikuskizunaren arduraduna, baina diseinugilea Ricardo Caballer izango da. Gainera, piezen erdiak zuzenean joko ditu Hondarribiko Hiria Musika Bandak, Juan Jose Oconen gidaritzapean.
Su artifizialak egunero jaurtiko dituzte, abuztuaren 13tik 20ra, 22:45ean.
Sariak
Bi epaimahaik erabakiko dute aurtengo palmaresa. Epaimahai ofizialak lehen hiru sariak emango ditu. Urrezko Maskorra eta 7.000 euro, Zilarrezko Maskorra eta 5.250 euro eta Brontzezko Maskorra eta 3.500 euro.
Epaimahai gazteak erabakiko du Euskaltel Sariaren irabazlea eta herritarrek euren bilduma gustukoena aukeratu ahal izango dute.
al izango dute.orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa