11:20

Gasteiz

GASTEIZ

Gasteizen 'inoiz ikusi gabeko' tximeleta espezie bat atzeman dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gasteizko Udalak hiriko parketako intsektuen jarraipena egiten du 2015etik, programa berezi baten bidez, eta herritarrek ere parte har dezakete bertan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gasteizen "inoiz ikusi gabeko" tximeleta espezie bat atzeman dute, Armentia parkean. 'Buztan-motz W zuria' espezieko bi ale aurkitu dituzte Udaleko langileek.

Espezie hori ez da ohikoa Iberiar penintsularen iparraldean. Dena dela, Araban, hiriburutik kanpoko guneetan, tarteka, bakarren bat aurkitu izan dute, Udaletik jakinarazi dutenez.

Gasteizko Udaleko Eraztun Berdearen eta Biodibertsitatearen Unitateko langileek aurkitu zituzten tximeletok, ohiko prospekzio bat egiten ari zirela. Armentiako parkearen inguruan, 105 tximeleta espezie baino gehiago daude.

'Buztan-motz W zuria' espezieko tximeletak itxura oso berezia du; hegoen beheko aldean W itxurako marra zuri fin bat du.

Gasteizko Udalak hiriko parketako intsektuen jarraipena egiten du 2015etik, programa berezi baten bidez, eta herritarrek ere parte har dezakete bertan.

Iruzkinak