Gasteizko jaiak
Gasteiz
Eriz Lotina | eitb.eus
Arabako baserritarrik kuttunenak hiriburuko festari hasiera eman dio. Andre Maria Zuriaren plaza lepo bete dute milaka lagunek, purua erretzeko eta cavari kortxoa kentzeko ohiturari eutsiz.
Bideoak (3)
Informazio gehiago (1)
Hasi dira Andre Maria Zuriaren jaiak Gasteizen. Zeledon balkoira igo da eta aurten euskaraz ere abestu du. Milaka herritar Andre Maria Zuriaren plazan bildu dira Zeledonen jaitsiera ikusteko.
Arabako baserritarrik kuttunenak hiriburuko festari hasiera eman dio. Andre Maria Zuriaren plaza lepo bete dute milaka lagunek, purua erretzeko eta cavari kortxoa kentzeko ohiturari eutsiz.
Alaitasunak plaza hartu du txupinazoa 18:00etan jaurti dutenean. Ondoren Zalduondoko baserritar ospetsua zerutik jaitsi da betiko guardasola eta txapelarekin.
Suziriari su emateko ardura Julio Roca Zuzenak kirol taldeko presidenteak izan du. Urritasunen bat duten pertsonak integratzeko lanean diharduen taldea da Zuzenak.
Zeledonen jaitsiera
Ez du euririk egin, baina ardo apardunak trapuzko Zeledonen jaitsiera busti du. San Miguel dorretik plazaren beste aldera heldu da guardasoletik zintzilik.
Gorka Ortiz de Urbina hezur eta haragizko ordezkoa zain zegoen eta lekukoa hartu dio plaza zeharkatzeko. 115 metro egin behar izan ditu San Miguel elizako balkoira heltzeko. Bertan agintariek eta gonbidatuek hartu dute.
Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon, Andre Maria Zuriko plaza zeharkatzen. Argazkia: EFE
Gazte talde batek Zeledon lagundu du. Zeledon Elkarteko kideak izan dira. Zalduondoko baserritarrak hiru minutu baino gutxiago behar izan ditu ibilbidea betetzeko, marka azkarrenetarikoa.
Nahiz eta bizkartzainak eraman, Zeledon ukitzen saiatu dira milaka gazte; izan ere, ukitzea lortzen dutenei ligatzeko zortea emango diela uste da.
Txistuak Marotori
Behin balkoian, Zeledonek zapi gorria jarri die Gorka Urtaran (EAJ) Gasteizko alkate berriari, Rocari eta Javier Maroto (PP) alkate ohiari. Gasteizko alkate ohia txistu artean hartu dute.
Ondoren, famatu egin duen abestia kantatu du Ortiz de Urbinak: ?Zeledon! etxe berria egin duk! Zeledon! balkoian leiho on!?.
Zeledonen jaitsiera. Argazkia: EFE
Aurten euskaraz ere abestu dute aurrenekoz. Neska eta Blusen batzordeak eta Geu Gasteiz elkarteak kanta euskaraz moldatu dute.
Arabako Aldundiaren eta Gasteizko Udalbatzaren kideez gain, besteak beste, Ana Oregi Ingurumen sailburua, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Eneko Goia Donostiako alkatea, Joseba Asiron Iruñeko alkatea, Ricardo Barkala Bilboko alkateordea eta Lilleko (Frantzia) autobus istripuan zauritutako zenbait gazte balkoian izan dira.
Festa emakumeak errespetatuz bizitzeko eskakizuna egin du Urtaranek. ?Jaia denona? dela gogorarazi du Gasteizko alkateak.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa