Itxi

Herriak eta Hiriak

Gastronomia

Bilboko pintxo taberna onenak, 'The Guardian' egunkariaren arabera

eitb.eus

Egunkari britainiarrak Bizkaiko hiriburuko pintxoei buruzko erreportajea egin du.

  • La Viña del Ensanche tabernako zenbait pintxo

    La Viña del Ensanche tabernako zenbait pintxo

The Guardian egunkari britainiarra Bilbon izan da, eta bere ustez pintxo onenak dituzten 10 tabernak hautatu ditu.

Kazetak apirilaren 18an (arteartea) bere webgunean publikatutako erreportaje batean adierazi duenez, bilbotarrentzat “egunerokoaren funtsezko poztasun bat” da pintxoak jatea.

Hauek dira hedabideak hautatutako 10 tabernak:

- El Huevo Frito (Maestro Garcia Rivero, 1): "Bilboko bizimoduaren zati bat da: handikeriarik gabeko janari izugarria, Athletic Clubi buruzko parafernaria ugari, pertsona ospetsuen karikaturak, telebista bat izkinan eta txakolin eferbeszentea".

- Peso Neto (San Frantzisko kalea, 1): "Etxe ondoan eduki nahi duzun establezimendua da, kafea, hamaiketakoa edo afaria hartzeko modukoa".

- El Globo (Diputazio kalea, 8): "Pintxoak lodiak, urtsuak eta dotoreak dira; beste edozein tokitan festetarako elikagaiak izango lirateke".

- La Viña del Ensanche (Diputazio kalea, 10): “Tertulietarako, artisten bileretarako, idazleentzako, edarizale filosofoentzako eta urdaiazpikoa jateko taberna izan ohi zen. Oraindik ere bada".

- Gure Toki (Plaza Barria, 12): “Hainbat gastronomia lehiaketa irabazi ditu, hala nola 2016ko pintxo onenarena, eta lan miresgarria egin du euskal sukaldaritza tradizionalari buelta emateko”.

- Victor Montes (Plaza Barria, 2): "Janari-denda ohi hau jatetxe, taberna eta gourmet delicatessen da egun, eta oso ezaguna eta maitatua da".

- Cafe Iruña (Colon de Larreategui, 13): "Arkitektoak maite egiten zituen Andaluziako jauregi islamikoak, eta, horregatik, 1903ko monumentu hau Bilbon gosaltzeko leku ikusgarriena da".

- Baster (Posta kalea, 22): "Duela urtebete ireki zuten, eta leku propioa sortu du, egungo taberna eskaintzari freskotasuna emanda".

- Bar EME (Concha Jeneralaren kalea, 5): "Janari lasterreko jatetxe hau instituzioa da Bilbon, bere sandwich handiak direla eta".

- Kafe Antzokia (San Vizente kañea, 2): "Bai, pintxoak baditu, baina entretenimendu eskaintza handia eta kalitate/prezio harreman ona duen eguneko menua ere bai".