Itxi

Herriak eta Hiriak

Gasteiz

Maiatzaren 26an irekiko dituzte Gamarrako igerilekuak

eitb.eus

Igerilekuak irailaren 2ra arte egongo dira irekita, 08:00etatik 22:00etara.

  • Gamarrako igerilekuak. Argazkia: Luis Angel Fernandez

    Gamarrako igerilekuak. Argazkia: Luis Angel Fernandez

Gasteizko Gamarrako igerilekuak maiatzaren 26an (ostirala) irekiko dituzte, eta irailaren 2ra arte egongo dira irekita.

Ordutegia:

- Parkea: 08:00etatik 22:00etara.

- Igerileku olinpiarra: 09:00etatik 21:30era

- Familia eta haurrentzako igerilekua: 10:00etatik 21:30era.

- Txirristako ordutegia: 10:00etatik 20:30era.

Sartzeko moduak eta tarifak

1.- Udalaren kirol instalazioetako bazkide izatea edo parekotzat jotzen den egoeraren batean egotea.

2.- Udako denboraldian Gamarra parkera sartzeko abonamenduarekin

- 4 urtera arte: 0,00 euro

- 5 urtetik 17ra arte: 10,00 euro

- 18 urtetik aurrera: 28,60 euro

*Oharrak: 65 urtetik gorakoek eta ehuneko 65eko edo hortik gorako elbarritasuna dutenek % 50eko murrizketa izango dute kuotan. Kuota horiek ordaintzeak igerilekuak, aldagelak, arropa-gordelekuak eta aparte ordaindu beharrekoak ez diren gainerako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea ematen du. Gamarrako parkeko udako denboraldirako abonamenduaren kuota denboraldi osorako da; beraz, ez da ezer itzuliko udako denboraldia bukatu aurretik baja emateagatik.

3.- Eguneko sarrera ordainduz:

- 4 urtera arte: 0,00 euro.

- 5 urtetik 17ra arte: 1,20 euro.

- 18 urtetik 24ra arte: 3,50 euro.

- 25 urtetik aurrera: 5,90 euro.

*Oharrak: Gamarrako parkerako sarrerak egun baterako balio du. Herritarren Udal Txartela (HUT) da Gamarrako udako denboraldirako abonamendua egiaztatzeko euskarria, pertsonala eta besterenezina baita. Kuota horiek ordaintzeak honako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea ematen du: igerilekuak, aldagelak, arropa-gordelekuak eta aparte ordaindu beharrekoak ez diren gainerako zerbitzuak. Eguraldi txarrak ez du instalazioetara sartzeko kuota berreskuratzeko eskubiderik emango.

Garraio publikoa

- 3. Linea: Bergarako Atea, 25.

- 9. Linea: Gamarrako plaza.