Itxi

Herriak eta Hiriak

tratu txarrak

Txakur bat hilda topatu dute auto baten barruan, Gasteizen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, beste bat larri zegoen. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, eta jabeari animaliei tratu txarrak ematea egotzi dio.

Gasteizko Udaltzaingoak txakur bat hilda topatu du eta beste bat larri kalean aparkatuta zegoen auto baten barruan.

Poliziak azaldu duenez, agenteak hara bertaratu ziren, herritar batek deitu egin baitzien, ohartarazteko bi txakur itotzen ari zirela ibilgailu batean.

Patruilak egiaztatu egin zuen bi animaliak kinka larrian zeudela, eta jabeari deitu zion. Ondoren, autoan sartu ziren, baina txakurretako bat hilda zegoen jada.

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, eta animaliei tratu txarrak ematea egotzi dio jabeari.