Itxi

Herriak eta Hiriak

Zerbitzu berria

Wifi sarea doan, Gasteizko Espainia Plazan eta autobus geltokian

Agentziak | Erredakzioa

Interneteko konexioak 256 kbps-ko abiadura izango du gehienez ere, eta erabiltzaileek haien telefono zenbakia eman beharko dute zerbitzua erabili ahal izateko.

  • Gasteizko Udaetxea. Artxiboko argazkia: Julia Llamas

    Gasteizko Udaetxea. Artxiboko argazkia: Julia Llamas

Asteazken honetatik aurrera, Gasteizko Espainia Plazak (Plaza Berria) eta autobus geltokiak doako Wifi sarea izango dute. Gasteizko Udalak martxan jarritako Internet konexio hori erabili ahal izateko erabiltzaileek haien telefono zenbakia eman beharko dute. Beste aukera bat ere badago; mezu elektroniko bat bidaltzea da.

Doako zerbitzuari “wifi-VG-fre” izena jarri diote, Carlos Zapatero Gasteizko Udaleko zinegotziak jakitera eman duenez.

Interneteko konexioak 256 kbps-ko abiadura izango du gehienez ere, Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak (telekomunikazioen sektorearekin lotutako legeak ezartzen dituen erakundea) ezarritako arauak betez.

Gauzak horrela, Gasteizen 40 eraikin publikok emango dute Wifi sarea doan erabiltzeko aukera (kasu batzuetan udal langileentzat bakarrik).