11:37

Herriak eta Hiriak

garellanoko geltoki berria

Termibus autobus geltoki zaharra eraisteari ekin dio Bilboko Udalak

Agentziak | Erredakzioa

Lanek gaur hasi eta sei astez iraungo dute, eta hasierako fasean berriro erabil daitezkeen elementuak kenduko dituzte.

  • Termibus Bilboko autobus geltoki zaharra. Argazkia: Bilboko Udala

    Termibus Bilboko autobus geltoki zaharra. Argazkia: Bilboko Udala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Udalak Termibuseko autobus geltoki zaharra eraisteko lanak abiatu ditu ostegun honetan. Aipatu lanak sei astez luzatuko dira. Geltokiak 3.063 metro karratuko azalera du eta, bere estalkiaren azpian txarteldegiak, komunak, taberna eta kioskoa biltzen dituzten zazpi modulu daude.

Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lehendabizi eraikina aztertu eta, ondoren, badaezpadako segurtasun-neurriak hartuko dira.

Ondoren, "berriro erabili daitezkeen elementuak kendu eta geltokia osatzen duten gainerakoak botatzeari ekingo zaio. Oro har, altzairuzko zutabeekin eta habeekin eraikitako markesinen egitura modularreko estalki arina da.

Horrez gain, Termibus geltoki zaharraren barruan platanondo bi daudela adierazi du Udalak, Lorezaintza Zerbitzuak lekuz aldatuko dituenak.

Geltokia botatzeko lanek dirauten bitartean ibilgailuen sarrera-irteerak Perez Galdos kaletik egingo dira. Pertsona bat arduratuko da ibilgailuen joan-etorria antolatzeaz, eta berak koordinatuko du zirkulazioa Gurtubay eta Perez Galdos kaleen arteko semaforoarekin.

Behin-behineko geltokia

Termibus geltoki zaharrean eskaintzen ziren zerbitzuak haren aldamenean kokatuta dagoen behin-behineko geltokian eskaintzen dira orain. Otsailaren 18an ireki zuten, eta 18 hilabetez martxan egotea aurreikusten dute.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena