Itxi

Gizartea

Termibuseko lanak

Termibuseko behin-behineko geltokia 18 hilabetez egongo da martxan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Otsailaren 25ean jarriko da martxan. Bilboko lur azpiko geltoki intermodal berria egiteko lanak, berriz, maiatzean hasiko dira.

  • Termibuseko behin-behineko geltokia otsailaren 25ean jarriko da martxan. Artxiboko argazkia: EiTB

    Termibuseko behin-behineko geltokia otsailaren 25ean jarriko da martxan. Artxiboko argazkia: EiTB

Bilboko Udalak Termibuseko behin-behineko geltokia irekiko du otsailaren 25ean eta 18 hilabetez egongo da martxan, hain zuzen ere, Bilboko geltoki intermodal berria egiten duten bitartean.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak aldez aurretik barkamena eskatu die inguruko bizilagunei lanek irauten duten bitartean sortuko diren eragozpenengatik, eta Udalak auzotarrekin "harreman zuzena" izango duela azpimarratu du sortzen diren zailtasunak aztertzeko eta neurri zuzentzaileak aplikatzeko. Bestalde, behin-behineko geltokiak gaur egungo Termibus geltokiak eskaintzen dituen zerbitzu berak eskainiko dituela nabarmendu du.

Behin-behineko geltokiak 4.000 metro koadroko lur eremua hartuko du gaur egungo Termibus geltokiaren ondoan. Otsailaren 24tik 25erako goizaldean irekiko da behin-behineko geltokia, ostiraletik larunbaterako gaua izan ohi baita bidaiari gutxienekoa.

Aburtoren esanetan, behin-behineko geltokiak 24 orduko zaintza zerbitzua eta 8 segurtasun kamera izango ditu eta poliziaren presentzia nabarmena izango da.

Gur egungo Termibus geltokia eraisteko lanak martxoan hasiko dituzte eta Bilboko lur azpiko geltoki intermodal berria egiteko lanak, berriz, maiatzean.

Geltoki berrian tranbia, aldiriko tren eta autobus zerbitzuak eta Metro Bilbaok bat egingo dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena