Itxi

Gizartea

Autobus geltokia

Termibuseko geltokiaren irekierak aldaketak eragingo ditu trafikoan

Agentziak | Erredakzioa

Otsailaren 25ean jarriko dute martxan, baina aurreko gauean zirkulazio aldaketak izango dira inguru horretan.

  • Bilboko behin-behineko autobus geltokia. Argazkia: EiTB

    Bilboko behin-behineko autobus geltokia. Argazkia: EiTB

Otsailaren 25ean Termibuseko behin-behineko geltoki berria irekiko dute, baina aurreko gauean zirkulazio aldaketak izango dira inguru horretan.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Gurtubay kaleko erdiko erreia itxiko dute (Basurtuko Kaputxinoen eta Perez Galdos kaleen artean). Ildo horretatik, behin-behineko geltokira doazen autobusek izango dute errei hori erabiltzeko aukera.

Halaber, Perez Galdos kalean bi errei zabalduko dira (Garellano plazatik gertuen daudenak), Gurtubay eta Luis Briñas kaleen artean. Dena dela, soilik behin-behineko geltokiko langileek, Garellano plazan garajea dutenek eta bertako langileek erabili ahal izango dituzte errei horiek.

Era berea, Sabino Arana etorbidean (Zunzunegi etorbidearen eta Egia jeneralaren kalearen artean) zirkulazioa bi noranzkoetan egokituko dute.

Beste alde batetik, Termibuseko geltokia ixten denean, Bilbobuseko 38. linea Perez Galdos kalera lekualdatuko dute (Luis Briñas kalearen ondora).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena