Herriak eta Hiriak
Sutea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sutea berehala itzali dute, eta ez da inor zauritu, baina autobusa kiskalita geratu da.
Autobus bat kiskali da Gasteizen. Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak
Autobus bat kiskali da gaur goizean Gasteizen, matxura bat izan ostean. Dena den, suhiltzaileek minutu gutxira itzali dute sua, eta ez da inor zauritu.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, sutea 07:40an piztu da, Barratxi kalean zegoen TUVISA (Transportes Urbanos de Vitoria, S.A.) Gasteizko hiri barruko garraioaren ardura den enpresaren autobus batean.
Udaltzainak, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetako kideak bertaratu dira, eta berehala hartu dute mendean egoera, baina autobusak kalte handiak ditu. Hala ere, ez da inor zauritu.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa