Itxi

Herriak eta Hiriak

Denboralea

Haize ufada handiek hainbat gertaera eragin dituzte Donostian

Agentziak | Erredakzioa

Besteak beste, hainbat zuhaitz bota zituen lurrera; olatuek, bestalde, Kontxako badiako gabarroietako bat lekutik mugitu dute.

1:40

Donostian atzo izan ziren haize ufada handiek (95 km/h-ko abiadura harrapatu zuten zenbait unetan) 48 gertaera eragin zituen; besteak beste, hainbat zuhaitz bota zituen lurrera. Olatuek, bestalde, Kontxako badiako uretan egoten den gabarroietako bat lekutik mugitu zuten.

DONOSTIA ZUHAITZA HAIZEA ETB 1280X720

Haizeak gogor jo du Donostia. Argazkia: EiTB

Udaleko iturriek EFEri azaldu diotenez, zuhaitz bat erori zen 19:00ak aldera Altza auzoan dagoen Txirrita Bertsolariaren Pasealekuan, eta kalteak eragin zituen ibilgailu batean.

Hiru ordu geroago, beste zuhaitz bat goi-tentsioko kable baten gainean jausi zen Ulia pasealekuan. Gertaerak ez zuen argindarra eteten, baina Iberdrolako teknikariek esku hartu behar izan zuten.

Halaber, haize gogorrak Parte Zaharreko Enbeltran kalean horma zatiak erortzea eragin zuen, baita hainbat edukiontzi euren lekuetatik mugitzea eta beste zenbait gertaera txiki.

Bestalde, Aenako iturriek jakinarazi dutenez, Madrildik zetozen eta Hondarribiko aireportuan lur hartu behar zuten bi hegaldi Iruñera desbideratu behar izan zituzten.

Donostia abisu horipean dago gaur olatuengatik, baina egoera hobetzen ari dela dirudi, eta Udalak ez du ez Pasealeku Berria ez hiriko beste parterik ixteko asmorik.

/p>