Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Ostiralera arte luzatu dute olatu handiengatik jarritako abisu horia
Euskal kostako lehenengo bi milietan 3 edo 4 metro inguruko olatuak izango direla espero dute.
agentziak | erredakzioa
Segurtasun Sailak ostiralera arte luzatu du abisu horia nabigatzeko arriskuagatik euskal kostan, hasiera batean bihar amaitu behar bazen ere, 3 edo 4 metro inguruko olatuak izango direla espero baitute.
Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak atzo jarri zuen indarrean alerta maila hori gaurko eta atzorako kostaren lehenengo bi milietan, 4-5 metroko olatuak espero direlako, gauean bereziki.
Egoera horren aurrean, alerta maila ostiralean bere horretan uztea erabaki dute, nahiz eta olatuak txikiagoak izango diren, 3-4 metrokoak.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, ostiralean oso lainotuta egongo da zerua, isurialde atlantikoan bereziki, eta euri txikia egingo du, bereziki kostan eta arratsaldez.