13:08

Herriak eta Hiriak

2017ko San Fermin jaia

Nafarroako erakundeak, elkartuta sanferminetan eraso sexistei aurre egiteko

Agentziak | Erredakzioa

Iruñeko Udalak eta Foru Gobernuak hedabideen eta bisitarien esku-hartzea eskatu dute sanferminen izaera 'herrikoia eta naturala' aldarrikatzen laguntzeko.

  • Maitena Ezkutari eta Joseba Ezkutari, Madrilen egin duten agerraldiaren aurretik. Argazkia: EFE

    Maitena Ezkutari eta Joseba Ezkutari, Madrilen egin duten agerraldiaren aurretik. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak bat egin dute datorren irailaren 6an hasiko diren San Fermin jaietan gertatzen diren eraso sexistei aurre egiteko.

Jaien eta aipatu kanpainaren nondik norakoak azaltzeko Madrilen egindako agerraldian Joseba Asiron alkateak eta Maitena Ezkutari Nafarroako Turismoko zuzendari nagusiak hedabideen eta bisitarien esku-hartzea eskatu dute sanferminen izaera 'herrikoia eta naturala' aldarrikatzen laguntzeko.

Asironek onartu duenez, duela urte batzuetatik hona zenbaitzuek uste dute sanferminak "emakumez eta ardoz" beteriko jaia direla, eta bederatzi egunez "denak" balio duela Iruñean, eta ideia hori hedatu egin da; alabaina, sanferminak "beste gauza oso desberdina dira".

Ekitaldi gehienen izaera herrikoia, naturala eta erabat familiarra azpimarratu ostean, Asironek azaldu du alderdi horietan sakondu eta "eraso sexisten gaitzari" aurre egiteko esfortzua egin nahi dutela, Foru Gobernuarekin, peñekin eta beste kolektibo batzuekin batera.

Asironek txupinazoan gertatzen diren eraso matxistak izan ditu mintzagai. Arlo horretan, emakumeen egoera hobetu egin dela iritzi dio, eta eskerrak eman dizkio Udaltzaingoari horregatik, eta, joan zen urtean izandako bortxaketari aipurik egin gabe, sexu-erasoak salatzera animatu ditu emakumeak.

Gaineratu duenez, aurten, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, jaien benetako "izaera" erakusten duen webgune bat prestatu dute. Bertan balizko eraso baten aurrean jarraitu behar litzatekeen protokoloa azaltzen da. Dena den, Iruñea hiri segurua dela nabarmendu, baita egun jaietan ere, "egun horietako baldintzak kontuan hartuta".

Ildo horretatik, eraso matxistei aurka egiteko hedabideen "ezinbesteko laguntza" eskatu du, "guztiona baita gaitz horrekin bukatzeko erantzukizuna".

Bere aldetik, Ezkutari jaien "abegitasuna, poza eta lagunarteko elkarkidetza" nabarmendu du. Belaunaldiak, nazionalitateak eta hizkuntzak barne hartzen ditu, eta horrek "mundu mailako erreferentzia" bihurtzen du, nahiz eta batzuetan irudi hori kaltetuta geratzen den "zenbaitzuen jarrerarengatik".

"Irudia aldatu behar dugu eta guztiok dugu hori lortzeko ardura", esanez bukatu du Nafarroako Turismo zuzendari nagusiak.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena