07:28

Herriak eta Hiriak

SANFERMINAK

Fuente Ymbroren zezenek entzierro azkarra eta garbia egin dute

EITB.EUS

Bi minutu eta hamazortzi segundo behar izan dituzte ibilbidea egiteko. Bi pertsona zauritu dira, bakar bat ere ez adarkadaz.

2:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Fuente Ymbro Cadizko ganadutegiko zezenak izan dira 2017ko sanferminetako laugarren entzierroaren protagonistak, eta entzierro azkarra egin dute (2' 18''), jai hauetako orain arteko azkarrena. Bi pertsona zauritu dira, bakar bat ere ez adarkadaz.

Asteburua igarota, aurreko egunetan baino lasterkari gutxiagok parte hartu dute entzierroan. Cadizko ganadutegiko zezenek espektatibak bete dituzte, eta lasterketa azkarra eta garbia egin dute.

Osasun zerbitzuek jakinarazi dutenez, bi pertsona ospitaleratu dituzte, biak ere traumatismoagatik. Lehendabiziko zaurituak —32 urteko Castellongo gizona— sorbaldan eta ukalondoan hartu du min; bigarrenak, —Madrilgo 30 urteko gizona— aurpegi-masail inguruan ditu kolpeak. Nafarroako Ospitale Guneak emandako informazioaren arabera, lehendabizikoari sendagiria eman diote jada eta bigarrena ere datozen orduetan aterako da erietxetik.

Gainera, entzierroaren osteko bigantxetan pertsona batek buruan kolpea hartu du eta ospitaleratu egin dute.

SAN FERMIN 4 ENTZIERROA FUENTE YMBRO ERORIKOA MUTILAK

(Sanferminetako laugarren entzierroa. Argazkia: EFE)

Sei zezenek bat eginda burutu dute ibilbidea, ia-ia korrikalariei arretarik jarri gabe. Zezenek ezarritako erritmo altua tarteko erorikoren bat edo beste izan da, baina ondorio larriegirik gabe. Arrisku gehieneko unea Estafeta kalean bizi izan da, hain zuzen ere, zezen batek adarrarekin lasterkari bati alkandora apurtu dionean.

Gaurkoa, 1980az geroztik ganadutegi honek sanferminetan egin duen hamaikagarren lasterketa izan da.

Gaurko egunez, duela zortzi urte, hil zen azken korrikalaria sanferminetako entzierro batean. Jandilla ganadutegiko "Capuchino" izeneko zezenak lepoan adarkada hilgarria eman zion Daniel Jimenori, Madrilgo Alcala de Henares udalerriko 27 urteko gazteari.

 

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena