12:41

Herriak eta Hiriak

Aste Nagusia 2017

Konpartsakide egunak Aste Nagusirako giroa berotuko du

Agentziak | Erredakzioa

Larunbat honetan ospatuko dute Bilboko Areatzan Konpartsakide eguna, bertako produktuen dastatze batekin.

  • Argazkia: Bilboko Konpartsak.

    2017ko Konpartsakide egunaren aurkezpena, Bilbon. Argazkia: Bilboko Konpartsak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
Larunbatean, uztailaren 15ean, Bilboko Areatzan, jai giroan izango dira Bilboko Konpartsetako ia 2.000 kide Aste Nagusirako lapikoak berotzen, jaietarako atzera-kontua hasi den honetan.

Konpartsakideen festa handiarekin bat egin nahi duen orok tomate eta piper berdeen doako dastatzeaz gozatzeko aukera izango du eta Bizkaiko Txakolinaren botila batzuk izango dira topa egiteko. Hain zuzen ere, 100 kilo tomate eta 500 dozena piper prestatuko dituzte Areatzan, Bilboko Konpartsetako arduradunek azaldu dutenaren arabera.

Aurten, gainera, bi berrikuntza aurreratu nahi izan dituzte Bilboko Konpartsetako ordezkariek. Batetik, umeak modu aktiboagoan inplikatzeko konpromisoa hartu dute, eta bestetik, Aste Nagusirako lehiaketa gastronomikoan eskaintza berri bat aurkeztu dute: astelehen nagusira zabalduko da lehiaketa gastronomikoa, egun bat gehiago iraungo du, eta “ortuko produktuekin soilik” egindako platerak abiatuko du.

Larunbatean, haurrentzako puzgarriak eta tailerrak izango dira, 12:00etatik aurrera. 17:30ean, Trikizio taldeak Areatza girotuko du, eta, 19:30ean, Bilboko Konpartsek kalejira egingo dute Orkresta Elektrotxarangarekin.

Bukatzeko, Konpartsakide egunean ez ezik, urte osoan zehar eta jai esparru guztietan, oro har, emakumeek jaiak libre bizi behar dituztela azpimarratu dute: “Jai herrikoiak benetakoak izateko, ez dugu erasotzailerik onartuko, ez Bilbon, ezta inongo jaietan ere”.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena